Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizpahiru esaldi lauso atera nizkion, baina ez Orainvilleko berririk, ez salbatutako lagunaren izenik, ez salbamenduari buruzko xehetasunik ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 58. orr.
Zutik gelditzen diren supermerkatu eta denda apurrak arpilatzen ari diren bitartean, kontrola berreskuratzen saiatzen ari dira, oraindik ere bizirik dirauten pertsonen salbamenduarekin jarraitu ahal izateko. Berria - Harian 2005-09-03
Izan ere, irribarre ergel bat aurpegian zintzilik, salbamenduko maskara eta salba-jantzia nola jarri bidaiariei esplikatzean hegazkin-laguntzaileak egiten dituen keinu mekaniko berberak egiten ari zen Max. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.
Mesedez ez zezatela huts egin biharamuneko ikastaroa, salbamenduzko lehen jakitekoak emanen zizkiela aditu batek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 113. orr.
Federal Reserve Boardek, irailaren bukaeran, Long Term Capital Management diru-funtsaren salbamendua antolatu zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Dembak ez zuen parte hartzen salbamendu-lan horretan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 189. orr.
Eguna argitu orduko indarrean jarri zirelarik salbamendu operazioak, airekoaren puskakinak aurkitu ziren itsaso gainean zehar. Berria - Mundua 2006-05-04
Berehala Bilboko Itsasoko Zerbitzuak Santanderren dagoen Herriko Itsasoko Salbamendu Zentroari istripuaren berri eman zion. Berria - Ekonomia 2004-08-17
Maxek neurriak hartu beharko ditu amona salbatzeko... nahiz eta salbamendu nahi horrek bestelako ondorioa izan. Berria - Kultura 2004-01-10
Bagenekien aurki azalduko zela gurean polizia edo dena delakoa, ordurako hasiak baikinen, salbamendu-talde eta halakoez gainera. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 160. orr.
Ez ginela txalupan fijatuko salbamendu-txalekoaz hornitutako chihuahua harengatik izan ez balitz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.
Salbamendu jakak jantzi eta bateletara ailegatze ariketak egingo dituzue. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 161. orr.
Mr. Densch adi zegoen, salbamendu-txalupa batez babesturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.
Gizonak ez zuen salbamendu gabarrara jaitsi nahi. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 119. orr.
Bai, salbatuko zen, Dodov ohitua dago muturreko egoeretara, izaera militarra du, vivac, guerra de guerrillas, biziraupen ikastaroak, salbamendu patruilak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 129. orr.
Armadako bi itsasontzi eta salbamendu zerbitzuko hegazkin bat prest zituztela arestian aipatutako ontziari laguntzeko. Berria - Harian 2006-04-04
Ertzaintzaren salbamendu txakurrak erabili zituzten mendian behera eroritako bi gazteak aurkitzeko. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Banku horiek eta Erreserba Federalak antolaturiko azken orduko salbamendu ekintza batek atera zuen funts hori aurrera Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 236. orr.
Ontziko eskifaia ateratzen laguntzeko eskatu zien Mangourasek itsas salbamendukoei, baina berak ontzi barruan gelditzea erabaki zuen, «ontzia ez galtzeko». Berria - Gaiak 2004-02-07
Itsas Salbamenduko helikopteroak eta zenbait itsasontzik atzo jarraitu zuten ostiraletik desagertuta dagoen Irungo (Gipuzkoa) arrantzalea bilatzen. Berria - Euskal Herria 2004-12-15
Estatu Batuak behartuta gertatu ziren estatu beregain baten onuran sekula ez bezalako finantza-salbamenduzko eragiketarik zabalenari ekitera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.
Iheslariek ez zuten muga zeharkatzearekin salbamendua irabazia. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 24. orr.
Jesus Kristo gure Jaunaren nagusitasuna arimaren salbamenduari eta izpirituko ontasunari buruz antolatua dela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 136. orr.
Komentuetako esku-lanetarik atera dire, bai Europako aberastasuna, bai hainitz arimen salbamendua. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 220. orr.
Munduko populu guztien artean, Euskal Herriak ere aurki dezake Kristautasunaren baitan salbamendua. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 139. orr.
Luteroren eta Kalbinoren eliza berrituak salbamenduaren bidean ezarri ninduen, baita umezurtz utzi ere aldi berean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 90. orr.
salbamendu lanak (26); salbamendu lanekin (3); salbamendu lanetan (12); salbamendu plana (4); salbamendu planak (3); salbamendu taldeak (28); salbamendu taldeei (3); salbamendu taldeek (56); salbamendu taldeen (11); salbamendu taldeen arabera (4); salbamendu taldeen lana (3); salbamendu taldeetako (8); salbamendu taldeetako kideak (3); salbamendu taldeko (5); salbamendu taldeko kideek (3); salbamendu txalupa (5)
itsas salbamenduko (15)