Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Salbamena, nola edo hala, geure eskuetan zegoen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 156. orr.
-Mikel Strogoff, [...] har ezak, bada, eskutitz hau; bertan zoak Siberia osoaren salbamena, bai eta agian nire anaia duke handiaren bizitza ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 61. orr.
Gure inperioaren probetxua lortzeko gaude hemen (--...) mendean hartu nahi zaituztegu arazorik sortu gabe eta zuen salbamena biontzat probetxuzkoa izatea nahi du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.
Estebanek, bi alde ezberdinetatik letorkiokeen tiroketaren erdian harrapaturiko gizagaixoak, Leon Martyrengan aurkitu zuen salbamena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 165. orr.
Norbanakoak bere burua sakrifikatu beharra du kolektibitate baten salbamenerako, baina hau ez da aritmetika ergel bat. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 174. orr.
Batzuetan, izan ere, gozotasuna baita galbide, eta garraztasuna salbamen, Ediporen mitoan bezalaxe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.
Amets arketipikoetan barna galtzea desiratzen nuen ondikotz, salbamen eske. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 147. orr.
Bakea eta salbamena Jainkoarekin adiskidetuei. Elizen arteko biblia Erm 5,1 tit
Jainko gure Jaunaren gorespenerako eta neure arimaren salbamenerako. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 107. orr.
Hasi nintzen ezohiko ikastaldietan, sakramentuak eta arimaren salbamenari zuzenean doazkion beste gai izpiritualak hunkitzen dituzten Dekretalen tituluak argitzen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 36. orr.
Zintzoen salbamena Jaunarengandik dator: hura dute gotorleku arrisku-garaian. Elizen arteko biblia Sal 37,39
Jainkoak ez gaitu bere haserre-zigorra jasateko nahi, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez salbamena iristeko baizik. Elizen arteko biblia 1 Ts 5,9
Izan ere, Jainkoaren asmoen araberako nahigabeak salbamenera garamatzan bizi-aldaketa dakar ondorio, eta horretaz damutu beharrik ez dago. Elizen arteko biblia 2 Ko 7,10
Herri eta auzo guztietan barrena zebilen, Jainkoaren erregetzaren eta bakearen berriona iragarriz, eta salbamena eta bekatuen barkamenerako bihotz-berritzea hots eginez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.
Esaguzue, bada, zein den guretzat salbamenerako bidea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.
Esaten zuen, gainera, emakumeekin hitz egiten jardutea arinkeria zela, aitortzako sakramentuan edo arimaren salbamenari buruzko aholkuak emateko izan ezik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.
Jauna dut indar eta gorespen, bera gertatu zait salbamen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 88. orr.
Eliza beti izango dela salbamen horren ezaugarri eta bultzagile. Herria 2001-03-08
Senideok, Abrahamen odoleko zaretenok eta zuek, Israelen Jainkoa gurtzen duzuenok, guri bidali zaigu salbamen-mezu hau. Elizen arteko biblia Eg 13,26
Ikara golkoan eta arreta handiz itzuli dira Croixera, nazioarteko izaera humanitarioa duen salbamen-altzora. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 172. orr.
Haren santutasunaren usain gozoak erakarrita, Jainkoaganako begirunea sortu zuen barruan, eta salbamen-espiritua eman argitara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.
Zure salbamen-asmoa, oi Jainko, zerurainokoa da, gauza handiak egin baitituzu. Elizen arteko biblia Sal 71,19
Ofizioaren ardatza eta mamia Pazko Misterioa dela esan behar da, baina salbamen-historiako beste zenbait misteriok ere badu garrantzia: kreazioa, Jaunaren Jaiotza, bigarren etorrera, azken judizioa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.
Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.
Zure salbamen-ekintzagatik alaituko gara, gure Jainko Jaunaren izenarengatik harrotuko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 86. orr.
Nahiz erasorako nahiz defentsarako, ez dugu Jainkoaren salbamen-indarra beste armarik. Elizen arteko biblia 2 Ko 6,7
Semeok, jakin ezazue pobretasuna salbamen-bide berezia dela; era askotako fruitua du, baina inor gutxik ezagutzen du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 405. orr.
Aitzitik, beste askori, beraien gaiztakerien azkena aurreikusiz, geroko salbamen-grazia iragarri zien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.
salbamen asmoa (7); salbamen bide (3); salbamen bidea (5); salbamen egintza (3); salbamen indarra (3); salbamen indarrari (3); zure salbamen asmoa (3)
arimen salbamena (3); bakea eta salbamena (3); gure salbamena (5); nire salbamena (6); salbamena emango (4); salbamena iragarri (3); salbamena lortu (3); salbamena maite dutenek (3); zure salbamena (7)
arimen salbamenaren (3); betiko salbamenaren (6); salbamenaren iturri (3)
arimaren salbamenaz (4); bere salbamenaz (3)
aberastasuna salbamenerako oztopo (3); arimaren salbamenerako (8); arimen salbamenerako (3); gure salbamenerako (4); salbamenerako eman baitzaizkio (3)