Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

salbagarri 1 izond salbatzen duena. ik salbatzaile.

Teologoak [...] interpretazio salbagarri bat behar du baitezpada; ezin irents dezake interpretazio asaldagarririk, lazgarririk, zeren teologoak osasuna eta salbazioa nahasten baititu bidegabeki.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Denek dituzte harengan doktrina salbagarriaren adibide argiak, jokabide santuaren etsenplu bikainak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.

Aitak, ihes egiteko-eta, erakutsi zigun hitz salbagarria.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 200. orr.

Aita santua, pozez gainezka, presaz jarri zen entzundako aholku salbagarria betetzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.

Haren egintza salbagarria adieraziko, sortzeko dagoen herriari.  Elizen arteko biblia   Sal 22,32

Jaunaren ekimen salbagarriaren aitortza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Bezperako jestu hura ez zen beraz inkontzienteki egin nuen buruberokeria, baizik eta, ene izate propioaren frogatzeko bultzatu nuen jazarraldi salbagarriaren seinalea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 177. orr.

Mundu osoa poz salbagarriz beteko duen egun bedeinkatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Autoreak begiramen handia die frantses hizkuntzak Errusiari ekarri dizkion onura salbagarriei, begiramen handia dio goi-gizarteko jendeak eguneko ordu guztietan frantsesez mintzatzeko duen ohitura laudagarri horri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 267. orr.

Behar-beharrezkoa nuen sokorri salbagarria ekarriko zidan adiskiderik ba ote neukan?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 119. orr.

2 (izan aditzarekin)

Berak jasan zuen guretzat salbagarri izango zen zigorra: haren zauriek sendatu gintuzten.  Elizen arteko biblia   Is 53,5

Agertu da Jainkoaren onginahia, gizon-emakume guztientzat salbagarri.  Elizen arteko biblia   Tt 2,11

Eta ETAren hondakinetan, gelditzen al da hor salbagarri den inolako altxorrik?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus