Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
salbagailu 1 iz uretan igeri egoteko gerri inguruan jartzen den eraztun modukoa, edo gorputzean jazten den txaleko modukoa.
-Lotu ezak salbagailua gerrian, Zulaika...! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.
Frantsesek txalekoak zauzkatek, salbagailuak lotuta ibiltzen dituk Baionako portuko pilotu guztiak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.
2 irud/hed
Limes-a ez zen izan zibilizazioaren gordeleku bakarrik, baita probidentziazko salbagailu ere barbaro erasotzailearentzat berarentzat, bere baitan zituen indar demoniakoki autosuntsitzaileen aurka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.