Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
salatxo 1 iz sala txikia.
Jangela ondoko salatxo hartan beti egon omen zen piano bat, Gerra Handiak pianoa eta etxeko hainbat altzari saltzea ekarri zuen arte. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 16. orr.
Berriro itxaroten egongo nintzen gauzaz mukuru egindako salatxo hartako ilunabarrean, berriro aztertuko nituen haren erretratu ugarietako gorabeherak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 156. orr.
Klausek agur esan zigun, eta proiektagailuaren salatxora igo zen salto txikiak emanez eskaileretan gora. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 45. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Ayakok ireki zidan atea, eta operazio salatxoan sartu nintzen. Berria - Kultura 2006-01-05