Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hungariatik salamia eta pepiniloak ekartzen zituen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.
Eseri ziren garbigune batean, eta patriketan zuten ogia eta salamia jaten hasi ziren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 44. orr.
Umbertok oparitutako liburua hasi eta buka irakurri, sukaldean aurkitu nituen ogi apur batzuk eta salamia jan, ohean sartu eta loak hartu ninduen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 233. orr.
Baba pixka bat eta polenta, eta salami xerra bat, etxean ez dituk inoiz falta. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 67. orr.
Ekarri salami errazio bat, bi arrautza katilu batean, ogia, eta botila bat garagardo. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 80. orr.
Presaka prestatutako bazkaria egin ondoren -tomate-zopa, arrautza nahaskia eta salami ogitartekoak-, Lucy eta biok erosketak egitera atera ginen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.