Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
salakot iz esfera erdi baten itxurako kapela, oso arina.
Hara abiatu nintzen, jantzirik nuen laneko arropa, Kandido Zubizarretaren salakota, Bitoriano Gandiagak behin erabili zuen estola bat eta Villasanterena izana zen Oteizaren hamabi apostoluen postala ekipaje bakartzat. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 15. orr.
Inoiz Kandido Zubizarretarena izandako salakotari etxola hartatik hegan aterako ninduten helize txiki batzuk hazi zekizkiola. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 21. orr.