Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han arroken azpian salabardoaz arrain txikiak harrapatzen genituen, mareak behera egitean putzuetan mugatuta geratzen ziren arraintxoak. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 124. orr.
Salabardoen gainean, katu-puskak gori-gori ageri dira ur gardenetan. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 107. orr.
Ohe-mahaira joan eta, karramarro bat salabardotik bezala, telefonoa jaso du argazki Ama Birjinen irudi kolonia-ontzi eta zurezko panpinen artetik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.
Salabardoaren makila fusila balitz bezala apuntatuz, ozen egin nuen oihu. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 126. orr.
Zelai batean nenbilen, sigi-saga zihoàn tximeleta urdin baten atzetik, eskuan salabardo txiki irudiko bat neramala. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 115. orr.