Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apartamentua ederra da: sala handi bat, bi gela eta komuna. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.
Beren bizitokia nolakoa den kontatzen digu: lau metro bider bost edo sei metro: gela bat, aldi berean sala, sukalde eta logela. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 62. orr.
Etxearen neurriko sala ñimiñoa zen: telebista aparatu bat, bideoa azpian zuena, besaulki bat, zur merkeko mahai tiki angeluzuzena, funtzionala oso, eta bi aulki, halaberekoak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.
Solairu nagusia eremu publikoa izango zen: despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea; eta goiko planta familiaren bizitza pribaturako txokoa: sala, jantzitokia, logelak, bainugelak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 171. orr.
Sala eta logela banatzen zituen gortina ondora hurbildu nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.
Harritzekorik ez, sala izan baitzen egun horretan Klararen bizitegian urratu gabe utzi nuen atal bakarra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.
Salako ispiluan Pataki ikusi zuen, jaiki berria, zahartuagoa, arropak zimurtuta. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 142. orr.
Sillitoe eta Fowles-i buruzko lana etxean utzi du Davidek, salako altzarian ahaztuta. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 53. orr.
Telebista sala erdian zetzan, pantaila hautsita, eta logelako ohe ondoan, azala odol tanta txikiz zipriztinduta, Rosaliaren liburua topatu nuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 165. orr.
Etxeko salako koadro handia. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 81. orr.
Sala erdiko mahaitxoan zegoen, goiko ertza leihora begira. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.
Salara eraman ninduen, besaulkian esertzeko esan, eta ea edateko zerbait nahi nuen galdetu zidan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 127. orr.
Harrera lekuak familia burges baten sala dirudi, lorez tapizaturiko sofaz eta besaulkiz jantzita. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.
Txikia zen eliza, gizon aberats baten sala baino handiagoa ez. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 295. orr.
Musikazale zenez, sala bat apaindu zuen behealdean musika saioak entzuteko, eraikin hartako handiena, tximinia eta guzti. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.
Salaz sala ibili zineten jauregian, pinturen lekuan lehenbizi, liburutegian gero, eta, azkenik, Lakoizketari eskainitakoan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 133. orr.
Apaingarriz eta edergarriz josi genuen jauregia, sala nagusia batik bat, jangelatzat eta dantzalekutzat erabiltzekoa zena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.
Koadroa igande haietarik batean jauregiko sala nagusian eseki baitzuten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.
Gazteluko sala handia, bertzalde, Garrüzekoa halako hiru zen, eta horrek txiki, arrunt txiki, sentiarazten ninduen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 242. orr.
Paueko gazteluko sala nagusian. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.
Dorre berreraiki berrian Migelek sala ezarri zuen beheko oinean, beretako ganbera bigarrenean eta armategia hirugarrenean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.
Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa hamar metro zabal zen. Elizen arteko biblia 2 Kro 3,4
Santutegi honen aurreko sala handia hogei metro luze zen. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,17
Gure lehen bisita kapera egiten zuen sala handia izan zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.
Hango tximinian, sagarrondo egurra errez piztu zuen sua, bisitariak bero zitezen, eta berehala hartu zuen salak sagar usaina. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.
Gela, sukalde, sala, kafetegi eta terraza hutsek [...] bakardadeaz haratago eramaten zuten bere espiritua, Alaska hotel hura, orain, ataria baizik ez bailitzan, beste norabaiteko sarrera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.
Beheko solairuan, halaber, sala egongo zen, eta, haren ondoan, ikus-entzunezkoentzako gela berezi bat. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 77. orr.
Sartu berria behar zuen erredakzioko sala handira, poltsa besotik dilindan baitzeraman oraindik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.
Fabrikako sala luze eta estuak iruteko makinaz, ehundegi mekanikoz eta lurrun-motorrez bete zituen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.
Alderdi guztietako gudari eriak zeuden sala hartan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 114. orr.
Sala dezente gurutzatu genituen, ezker-eskuinera begiratu gabe [...] azkenean Turner-en alderdira iritsi ginen arte. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 123. orr.
Sala zabala da, oheak ilaran igarri ditut eta leihoraino joan naiz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.
Belarritik tiraka salaz sala eraman zuen, Rembrandtek pintatutako juduen erretratu bakoitzaren aurrean geldiarazi eta jipoituz, "juduen adiskide denak juduen patua merezia dik" esaka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.
Gure lehen bisita kapera egiten zuen sala handia izan zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.
Gainezka bildu zen jendea biharamunean udaletxeko sala estuan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 52. orr.
Dutxa labur baten ondotik botatzen gituzte, metatzen, biluzirik, sala batean, zoladuraren gainean etzanik, 200 preso baginen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.
Gela horiek, ordea, exedrak edo sala karratuak baldin badira, zabalerari beste erdi bat gehituz egingo da altuera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2870. orr.
Erizain batekin dago, sala zurian biak ariketak egiten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 65. orr.
Harrera-gelarena egiten duen sala zabalean sartu naiz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.
Sala handia zen eta oheak bi aldeetan zeuden, bederatzi edo hamar alde bakoitzean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 131. orr.
Zerbitzuburua meteorito bat bezain laster heldu zen, sala luzearen bertze muturretik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 33. orr.
Ikusi zuen handik bost minutura film bat ematera zihoazela zortzi sala haietako batean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 271. orr.
Sala hutsa zegoen, beti bezala: lau edo bost ikusle izango ziren denera, John Waineren film kaskar hura ikusten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 92. orr.
Jateko sala ia betea zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.
Ikusi ditugu ganbara nagusiak (suite frantsesez), jateko salak, sukaldeak han lanean ari diren jendeak. Herria 2004-05-27
Musika-sala izaten jarraitu zuen, agian amak sekula galdu ez zuelako beste piano bat izateko esperantza. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 16. orr.
Haztamuka hasi nintzen argiaren bila, baina musika-salako argia piztuta zegoela ikusi nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 53. orr.
Telefono-sala publiko batera iritsi nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 314. orr.
-Mundua bai gauza dibertigarria, benetan -xuxurlatu zuen Andresek-: ospitaleak, ebakuntza salak, kartzelak, prostituzio etxeak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 274. orr.
Ikasle gehienak irrikatan zeuden disekzio-salara iritsi eta eskalpeloa gorpuetan sartzeko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Barnean, kontratazio sala erraldoi bat, pantaila elektroniko handi baten argitan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 163. orr.
Han ikusi ditugu mikro ainitz, estudioak, bilkura salak, tresna mota guzietarik... Herria 2005-02-03
«Maule baita» zinema salak errezebitzen du neskenegun hunetan, SWING filme berri berria, aurten doi doi eginik izan dena. Herria 2002-10-24
Beheko solairuan zegoen, halaber, sala luze-zabal bat, non egiten baitziren zelebrazione handiak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.
Sala erraldoi bat zen, zeinean ikastolako ekitaldi nagusiak egiten baitziren: antzerki-emanaldiak, mozorro-dantzaldiak, kontzertuak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 80. orr.
Zinearen salak almazena ematen zuen eta denetik batzen zen han barruko ilunpean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.
Salako argiak itzali, pantaila zuribeltzean piztu eta nodoa eman zuten lehenengo. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.
-Ortzirale aratseko 9etan, Hendaian, Beltzenia salan,“ Kaukasiar kreazko borobila” antzerkia. Herria 2005-11-17
Nodoa hasten zen sala ilunean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 317. orr.
Luhusoko salan, Beñat Errecalde-ren diapo-erakusketa, euskal mendiaz, aratsaldeko 5:30etan. l Shim eta Shamen swing dantza ikuskizuna, Miarritzeko Koliseo salan, igande arratsaldeko bost orenetan. Herria 2004-07-29
Salako magistratuek gaiari buruzko lehen bilera. Berria - Euskal Herria 2004-05-27
Auzitegi Goreneko Zigor Salako plenoak erabaki zuen Paroti aplikatu beharreko neurria. Berria - Euskal Herria 2006-03-03
Del Olmoren tesiak bere egin eta auzipetzeak berretsi ditu Zigor Salak. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Izendapena babestu egin zuen Auzitegi Gorenak, fiskal nagusiak Fungairiño Salako fiskal izendatzeko ahalmena zuela argudiatuta. Berria - Euskal Herria 2006-02-02
Salak ezarritako bermea (600.000 euro) «neurrigabea» dela salatu zuen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.
Salak atzera bota du argibide helegitea. Berria - Euskal Herria 2004-05-05
Salak aho batez onartu ditu Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak HZren hautagaitzari aurkeztutako inpugnazioak. Berria - Euskal Herria 2004-05-22
Ezkontza antolatu behar izan nuen itoka, baita hura burutu ere Epaitegiko sala kasik huts batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.
Administrazioarekiko Auzietarako Salak ez du helegitea onartu. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzietako salak bi udal akordio baliogabetzeko erabakia hartu du. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Bermea «neurrikoa» dela uste du Auzitegi Nazionaleko Salak. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Gorenaren 61. salak organu parlamentarioen ekintzak baliogabetzeko eskumenik ez duela. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Ermuko Foroak dei helegitea jarri zuen erabaki horren kontra, eta EAEko Auzitegi Nagusiko Zigor eta Zibileko Salak artxibatzea bertan behera uztea erabaki zuen. Berria - Euskal Herria 2006-02-01
EAEko Auzitegi Nagusiko Zigor eta Zibil arloko Salak aste honetan erabaki beharko du auzia artxibatzen duen edo ez. Berria - Euskal Herria 2004-07-27
Hala, zuzenean Madrilgo Lurralde Auzitegiko bosgarren salak hartuko du orain auzia esku artean, dei helegitea ere aurkeztu baitzuen Iruinek. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Sala fiestatako neskatxa gaztiak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 75. orr.
auzitegi goreneko sala (14); etxeko sala (7); etxeko sala haundian (3); gazteluko sala (3); goreneko sala (16); goreneko sala bereziak (7); goreneko sala berezian (3); goreneko sala bereziaren (3); herriko etxeko sala (4); herriko sala (11); herriko sala berrian (4); herriko sala handian (5); jateko sala (4); jauregiko sala (6); kirol sala (3); luhusoko sala (7); luhusoko sala berrian (4)
sala bereziak (11); sala berezian (3); sala bereziaren (3); sala berotuan (9); sala berri (5); sala berrian (16); sala bete (7); sala bete da (3); sala eder (3); sala ederra (4); sala ederrean (4); sala erdian (3); sala handi (9); sala handia (7); sala handian (14); sala handiaren (5); sala handira (6); sala haundi (5); sala haundian (3); sala ilunean (3); sala nagusian (6); sala nagusiko (3); sala osoan (3); sala zabal (3); salaz sala (5)
tenpluko sala (5); vauban sala (5); zigor sala (3)
auzitegi nazionaleko salak (7); salak atzera bota (3); salak jarritako (3); zigor salak (27)
bigarren salako (3); etxeko salako (3); goreneko zigor salako (5); salako argia (3); salako fiskal (4); salako horman (3); salako ispiluan (3); salako mahai (4); salako mahaiaren (4); salako presidente (8); salako presidentea (3); salako sei magistratuek (3); salako sofan eseri (3); zigor salako (19); zigor salako presidente (7)
administrazioarekiko auzietako salan (3); aiziritzeko herriko salan (3); auzietako salan (3); besta salan (3); etxeko salan (31); herriko etxeko salan (11); herriko salan (17); jauregiko salan (4); larrazkena salan (3); luhusoko salan (5); mendeala salan (10); ondoko salan (4); salan sartu (5); sartu zen salan (3); trinketeko salan (4); uztaritzeko lapurdi salan (4)
logelatik salara (3); salara eta sukaldera (3); salara iritsi (5); salara joan (6); salara sartu (3); zakurraren salara (5); zigor salara iritsi (3)
salaren aurrean (5); salaren erabakia (3); salaren erdian (9); salaren esku (3); zigor salaren (3)
zigor salari (9)
salaz sala (5)