Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jesukristoren doktrina sakrosantuaren ildotik fedearen eraginez ikasi dugunak hunkitzen bazaitu, [...]. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 139. orr.
Segurtasun sakrosantua zela medio, nik bakarrik neuzkan txosten guztiak, nik bakarrik neukan koadro osoaren ikuspegi orokorra. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 192. orr.
Greba egiteak eskubide sakrosantuak defenditzea esan nahi dik, hire ogia, hire askatasuna eta hire umeen etorkizuna defenditzea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.
Nekazari primitiboen gehiengoa noraino iritsiko zen Mendebaldeko nekazaritza-metodo zientifikoak onartzen eta tradizionalki sakrosantua zen ugaltzeko eskubide eta betebeharraren mugapenak onartzen? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 383. orr.