Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
On Camillo sakristian mezatarako janzten ari zen bitartean, eliztar talde bat gerturatu zitzaion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 184. orr.
Sakristiara eraman zuen eta berehala jaramon egingo ziola esan zion, eliz atorra eranzten zuen bitartean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 301. orr.
Bagenekien denok apaiza elizako sakristian gazte taldeekin biltzen zela, mutil bizardun eta neska jeansdun eta kangurudunekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.
Sakristia txikian sartu eta elizako esparru nagusira ematen zuen bigarren atea ostikada batez zabaldu zuten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 75. orr.
Sakristiara iristean, serorari honako agindua eman dio: [...]. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 51. orr.
Sakristia oso leku hezea omen da. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 107. orr.
Sakristia ez zen erromanikoa, askoz geroago eraikitako eranskina baizik. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.
Eta hala hasi ginen sakristian ostiak jaten. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 37. orr.
Sarritan Gavard isilarazten zuen, hark oso gustuko baitzituen apaizen eta mojen istorioak eta sakristiako gordinkeriak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 297. orr.
Sakristia usain batek inguratu eta osoki hartu nau eta apaiz sotanadunaren irribarre eskasak hoztu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 236. orr.
Sakristia lurrina kendu gabea. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 41. orr.
Zenbait gaitan ematen du sakristian itxita dagoela Vatikanoa. Berria - Gaiak 2004-10-27
elizako sakristian (4); sakristian sartu (3)