Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Menelaoren oniritziz, lapurreta sakrilego asko egin zuen Lisimakok Jerusalemen. Elizen arteko biblia 2 M 4,39
Gazte alferrik galduek bakarrik egiten dituzte profanazio sakrilegoak; beren anai-arrebak hil balituzte bezala zigortu behar al dituzue horregatik? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
-Alde hemendik, kasta sakrilegoa! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 65. orr.
Aldizkarian bazen komiki sakrilego bat, apaiz perbertitu bat azaltzen zuena eta jende guztiari Leunda bera gogorarazi ziona. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 125. orr.
Hesi hori apurtu nahi duena sakrilegoa da. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 153. orr.
Sakrilegotzat kondenatu zuten. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Erregeak ez ziren sakrilegoak, sakrilegoentzako zigorren beldur zirelako; baina bestela, era guztietako krimenak burutu zituzten, suminez nahiz odol hotzean, krimen eta injustizia haiek ez zietelako Jainkoaren eskua hain agerian erakusten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.
Kontuan hartu behar da legea ez dela ezarri zintzoentzat, beste hauentzat baizik: gaizto, errebelde, erlijiogabe eta bekatarientzat, sakrilego eta profanatzaileentzat, aitamen hiltzaile eta giza hiltzaileentzat. Elizen arteko biblia 1 Tm 1,9
Nork sortu zituen irrika hilezkorrak, orain zuek, sakrilego doilorrak, azpiratu eta deuseztu nahi dituzuenak? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 182. orr.
Bada, programako aurkezle edo gonbidatuak fuck edo shit bezalako hitz sakrilegoren bat esango balu, hitz hori pii ziztu batekin ezabatzeko helburu Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.