Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Profanazio handiagoen kasuan, sakrilegio deiturikoetan, legeria kriminalari buruzko gure bildumak [...] elizetan egindako lapurretez mintzatzen dira bakarrik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Musulmanentzat sakrilegioa da Mahoma zein jainkoaren irudiak egitea. Berria - Mundua 2006-02-03
Norbait ehorzteko baliatu izan den eremua, aldiz, ezin da hunkitu eta sakrilegio gisa bizi dute lurra iraultzea edo tokiz aldatzea. Berria - Harian 2005-02-23
Beraz, gaitzen egile aitortzen duzu Jaungoikoa, eta hori baino sakrilegio gogaikarriagorik ez dago. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 74. orr.
Anfisa Andreievnak aspalditik ez zuen Jainkoarengan sinesten eta, kondearen santuaren egunean, etxean ikonoak jarri zituztenean, sakrilegio ikaragarria egin zuen haietako baten gainean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 187. orr.
Tazitok dioenez, germaniarren artean sakrilegioa zen inori etxeko ateak ixtea, ezaguna nahiz ezezaguna izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 11. orr.
Sakrilegioa egin dudala kanposantura bere burua hil duen bat eramateagatik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 337. orr.
Izan bedi goretsia gauza guztietan gure Jainkoa, sakrilegioa egiten ari zirenak horrela galdu zituelako! Elizen arteko biblia 2 M 1,17
Sakrilegio haren esalea Sandro zen, Sandro isilzuloa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.
Zuzenbide kanonikoaren arabera, sakrilegio-delituagatik zigortuko dute. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.
Berak estimatzen eta errespetatzen zituen beste burukide batzuek ere ez ote zuten ordurako sakrilegio-lapurretaren berri izango. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 443. orr.
Horrela, sakramentu bat salaketa-bulego bihurtu zuten, eta baita sakrilegio-bide ere. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Pentsatu nuen Atxagari sakrilegioa edo irudituko zitzaiola, baina ideia asko gustatu zitzaion. Berria - Kultura 2004-10-17
Batzuentzat sakrilegioa izan zen, baina Zuberoako herriak ikaragarri estimatu zuen. Berria - Kultura 2004-12-01
Baina ez, edozein aurkari baino gehiago ez direla onartzea gehiegizkoa litzateke eurentzat, sakrilegioa ia. Berria - Kirola 2004-06-22