Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sakrifizio 1 iz norbait edo zerbait jainkoren bati oparitzat eskaintzea. ik sakrifikatze.

Jainkoari sakrifizioak eskaintzera joan behar dugu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 155. orr.

Debekatua zuten juduek tenpluan erre-opariak, sakrifizioak eta isur-opariak eskaintzea. eskaini labore-opari eta sakrifizioak Jaunaren, gure Jainkoaren, aldare gainean.  Elizen arteko biblia   1 M 1,45

Erregeak, herri osoarekin, sakrifizioak eskaini zizkion Jaunari.  Elizen arteko biblia   2 Kro 7,4

Gizon haiek beldur handia hartu zioten Jaunari; sakrifizio bat eskaini, eta promesak egin zizkioten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 162. orr.

Orobat, aldare handiaren gaina zirtatuko duzu erre-oparietako eta sakrifizioetako odol guztiaz.  Elizen arteko biblia   2 Erg 16,15

Antzina jainko izugarriren baten izenean sakrifizioak egiten zituzten apaizen tankera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.

2 irud/hed

Aski dut neure jokabideaz argitua izatea, jauna, jokabide hori aldatzeko premia sentitzeko; sakrifizio hori eskaini diot Jainkoari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 156. orr.

Kontsumo alienatu eta konpultsiboa eritasun baten sintoma da, zibilizazio baten eritasunaren sintoma: kolektiboaren sakrifizio egiazkoa eta errituala, indibidualismoaren aldarean  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

3 zerbaiti edo norbaiti uko egitea, onuragarritzat hartzen den zerbaiten mesedetan.

Nire abortatzeko erabakia sakrifizio bat edo "maitasun-adierazgarri" bat bezala onartzea nahi nuen beharbada, nik neure nahiaren eta interesen arabera erabakitako zerbait bazen ere.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

Umiliaturik sentitu nintzen Vressaci sakrifikatua izateaz, eta sakrifizio hori ez pairatzea deliberatu nuen: eskaria errepikatu nion beraz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 211. orr.

Sufrimendua bertute baitzen, sakrifizio ideal bat.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 57. orr.

Sakrifizio absurdu eta sofrikario sainduaren mekanismoak gaur ulertzen ditut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Ez da justua jokalariei sakrifizioak eskatzea beste arlo batzuetan ezer egiten ez denean.  Berria - Kirola   2004-12-14

Gerraren tragediak harrapaturik, Lauaxetak bizitzaren sakrifizioarekin ordaindu zuen bere konpromisoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 26. orr.

4 (egin aditzarekin)

Pilotariak behar du ainitz sakrifizio egin, gero!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 218. orr.

Gauza ederra da nork bere buruaren sakrifizioa egitea: batzuk hiltzen dira beste batzuek bizirik jarrai dezaten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

Hitz batean, egin sakrifizio handi bat jaunari, eta ez dadila zure eskuetan anatema horren pusketa txikienik ere geratu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gure ama zegoen, ohean gaixorik, ipurdian hartutako kolpe itsusi hura zela eta; eta sakrifizio handia eginez altxatu behar izan zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 91. orr.

Lehen faseak, garaipenaren aurreko borrokak, gizon eta emakume arruntei sakrifizio gorena egiteko aukera indargarria eman zien.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

Sakrifizio txiki bat egin beharko duzu niregatik: [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 264. orr.

Sakrifizio ekonomiko handiak egiten genituen langile guztiok, kateak kiebra jo eta langabezian gertatuko ote ginen beldur.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.

Apaiz batek, kastitate botoa betetzeaz gainera, beste sakrifizio batzuk ere egin behar dit.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 251. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zu eta zure senarra, zure aldameneko gizon altua, gizon dotore isila, zure eskaintza, sakrifizio-aldarera ekarri duzun oparia.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 66. orr.

Sakrifizio-harriak odoleztatzen dituzte eta aldareak opariztatzen, emazteak semen ugariz haurdun uzteko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.

Norberaganako maitasunak gaitasuna kentzen die sakrifizio-bizitza eramateko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Sakrifizio-eszena bat.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.

Esan genezake Abrahan, Sokrates eta Kristoren sakrifizio ereduetan oinarritutako mendebaldeko tradizio erlijiosoa jarraitu besterik ez duela egin euskal abertzaletasunak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 40. orr.

Sakrifizio-egunean zigortuko ditut buruzagiak eta erregearen etxekoak eta atzerriko erara jantzita dabiltzanak.  Elizen arteko biblia   So 1,8

Eliza kristauan badela ordena sakratuen sakramentu bat edo apaizgoa, sakrifizio eginkizunak eta naturazgaindiko ahalmenak berekin dituena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 282. orr.

Estilo berri hauek eraldatzen joaten dira sakrifizio-ohituraren eraginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2090. orr.

Gure amak ez zuela ezer esaten, baina salto haiek nozitzen zituela amen sakrifizio izpirituaz.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 154. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza sakrifizio ankerrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 329. orr.

Ez giza sakrifizioan oinarritutako subiranotasuna, gizartearen nahimen demokratiko eta askotarikoan baizik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus