Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sakrifikatu, sakrifika, sakrifikatzen 1 du ad zerbait edo norbait jainkoren bati oparitzat eskaini.

Baina aharia sakrifikatu ondoren, etxerako bidean akabera desberdina du: egun haren ondoren Abrahan zahartu egin zen, ezin zuen ahaztu Jainkoak zer eskatu zion.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 38. orr.

Agamenonen arimaren alde zezenko bat sakrifikatzen ari zela, [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 151. orr.

Bibliaren arabera, Hinomen ibarrean dago, Jerusalemdik gertu, Moloch idoloari haurrak sakrifikatzen zitzaizkion lekua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.

Andra Pradeshen, berriz, herriko handi-mandiek emakume haurdun bat jainkoei sakrifikatu zieten, goialdetik euria ekar zezan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 195. orr.

Zuriz jantzitako apaiz bat zuhaitzean gora igotzen da, eta mihura ebakitzen du urrezko igitai batez, eta zapi zuri batean biltzen; gero biktimak sakrifikatzen dituzte, jainkoari otoitz eginez.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 52. orr.

Deabruari edo dena delakoari sakrifikatu beharreko biktima aldarera lotu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

2 irud/hed

Anitzetan, zure jendetasuna sineste kolektiboen aldarean sakrifikatzen zenuelako irudipena eduki dut.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 129. orr.

Frakasatu batzuk iruditzen zitzaizkidan: beren bokazioa sakrifikatzen zuten eguneroko ogiaren aldarean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Hauxe da nire Euskal Herri fededuna, Abrahan zoratuaren fedea, bere seme Isaak mendian gora sakrifikatzera daramana.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.

Lurpeko hilotz bihurtu gabe ere eman daiteke bizia, edo sakrifikatu, edo eskaini ezdakit-Zer edo badakit-Norengatik; heriotza modu guztiak ez dira kolpe batekoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.

Geu garela Ara mitikoan sakrifikatzen den abere sakratua, Abrahamen denboretan bezala.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 122. orr.

3 zerbait edo norbait kaltea edo galera jasatera behartu, onuragarritzat hartzen den zerbaiten mesedetan.

Ingalaterrak Holandaren eta okupatutako gainerako lurraldeen alde borroka egin, guduan jardun eta sakrifikatu behar ditu bere semeak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 327. orr.

Zeren izenean sakrifikatzen nauzu?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 181. orr.

Egia da beraz sakrifikatu nauela, saldu ere nauela... eta nori?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.

Ohore zaharkitu baten aitzakian, hiru hobengabe sakrifikatzeko dudatu ez duen leinuko jauntxo urguilontzia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

Ezin al dugu izaki bakar bat ere sakrifikatu gure mendeku edo gutiziarako?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.

Ez du esplikatuko, ordea [...] zergatik sakrifikatu behar duen Komunitate batek gizon bakar baten alde.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 178. orr.

Horrela, abertzaletasunak dena sakrifikatzen zuen Estatuaren ongizatearen alde.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.

Justizia eta sorterriaren ongia benetan maite bazituzten, ez zuten zertan iraintzat hartu nire harrokeria; aitzitik, beren handinahia ito eta beren nortasuna sakrifikatu beharko zuketen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 543. orr.

Hobe duk bat sakrifikatu hiru salbatzeko, harro ibili eta laurak akabatu baino.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 50. orr.

Emakume hauek bere izen ona sakrifikatzeko adorea dute gizartearen zerbitzuan, gizarte horrek bere fama hain era bidegabean lapurtu arren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 96. orr.

Izan nadin bidezko neure buruarekin, haren gisako aurkari batek merezi zuen ni hari sakrifikatua izatea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.

Gu ez ginela bikote normal bat; ez zela normala den-dena nire karrerari sakrifikatzea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.

4 (nork bere burua)

Hereseen ankertasunaren biktima gisa sakrifikatu zuen bere burua Fedearen alde.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 318. orr.

Bere eleberrien amoreagatik, Balzacek [...] bere burua sakrifikatu zuen: kafe katilukada anitzez eta anitzez zigortzen zuen gibela, bere burua egunean hogei orduz idaztera behartuz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

Norbanakoak bere burua sakrifikatu beharra du kolektibitate baten salbamenerako, baina hau ez da aritmetika ergel bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 174. orr.

Nork bere burua sakrifikatzeko orduan gizonak aurrerago zauden, alde handiz, gu baino.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.

5 zerbaiti edo norbaiti uko egin, onuragarritzat hartzen den zerbaiten mesedetan.

Zati bat sakrifikatu zuten, gainontzekoaz seguru eta lasai gozatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Iritzi horiei behar diedala plazer bat, gutizia bat sakrifikatu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 247. orr.

Eztabaida haietan gure amak erantzuten zion berak ere sakrifikatu zuela bizitza bere semeei ogia ematearren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 131. orr.

Euskal nazionalismoa ere sakrifikatu egin behar bazen askatasun berria lortzeko, erabaki hori hartu zuten.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 83. orr.

Beretik zerbait sakrifikatu duenak, salbatzeko borroka egin duenak, eta edertzeko nekeak hartu dituenak, hark, ez bestek, ulertuko du zer den etxaldea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 177. orr.

Herrialde horietan inflazioaren kontrolaren izenean sakrifikatu ziren hainbat helburu ekonomiko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Emakumeak bere zekenkeria gainditu ahal izan zuen, eta etorkizun loriatsu baten alde sakrifikatu zuen bere dirua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.

6 hil.

Berantxago, denek elkarrekin jan zuten: eltzekaria eta karia horretara sakrifikatu oilasko erreak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.

Neronek, Tiberiok, Heliogabalok umeak sakrifikatzen zituzten zakila gogortzeko; Retz-eko mariskalak, Charolais-ek eta Condé-ren osabak ere lizunkeriazko hilketak burutu zituzten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 152. orr.

• 7 da ad zerbaiti edo norbaiti uko egin, onuragarritzat hartzen den zerbaiten mesedetan.

Oso ongi dakit zer bilatzen dudan eta zertan ari naizen, eta zer dela-eta sakrifikatzen naizen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.

Eskifaia salbatzeko sakrifikatzen den ontzi-mutila bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 416. orr.

Harresi barruko osteek ezin zituztelako habailak eta baleztak erabili, lehen lerroko borrokaldi honetan [...] sakrifikatu ziren anaiak zauritu edo hiltzeko beldurrez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 293. orr.

Denak beren borondatez sakrifikatu dira; ez dezagun alferrikako bihurtu haien odola.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 267. orr.

-Gu lan egiteko eta sakrifikatzeko jaioak gara: alferrik da buruan ideiak erabiltzea!  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 136. orr.

Harresi barruko osteek ezin zituztelako habailak eta baleztak erabili, lehen lerroko borrokaldi honetan, bere borondatez edo ez, sakrifikatu ziren anaiak zauritu edo hiltzeko beldurrez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 293. orr.

Faborez, ez nazatela sufritu dudanagatik edo sakrifikatu naizenagatik bakarrik gogoratu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 29. orr.

Sakrifikatzen bazarete, erresistentziako zuen lagunak salbatuko dituzue.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 39. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Ama horiek ama sakrifikatuak dira, beti sufritzen daude, beraiek ez dira ezer eta besteak dira dena...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 52. orr.

Mutil sakrifikatua eta langilea izan zen beti.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 104. orr.

Allen Ginsberg-en Orroa poemaren egitekoa ere [...] izarren hautsa bizigai bihurtzea zen, bere belaunaldiko gazte sakrifikatuen komunioan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 148. orr.

Haurtzaroko eta gaztetako urterik ederrenak egoera umilean eta ikasi-behar gogorrean emandako presidente sakrifikatuak ezingo du ikusi gabe utzi dirua, pribilejioak, ondasunak, maitaleak, bidaiak eta gainontzeko luxuak lortzeko daukan parada, aukera, erraztasuna.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 130. orr.

Egiaz miresgarria da pertsona horiek, beren bizia arriskutan jarriz, besteei lagundu eta salbatzeko egiten duten lan prestu eta sakrifikatua. aire heroiko eta sakrifikatuarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 189. orr.

Atzo, nire alabari tokatu zitzaion sakrifikatua izatea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko sakrifikatu (3); bere burua sakrifikatu (3); bizitza sakrifikatu (3)

sakrifikatua izan (4)

sakrifikatzeko prest (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus