Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behean, mila eta bostehun bat oineko sakonunearen hondoan, barnealdeko lautada ilunpe itxuragabean hedatzen zen bistatik galdu arte. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.
Hezurrak aterata agerian geratzen zen horma hartan, beste sakonune bat ikusi genuen, lau bat oin luze, hiru bat oin zabal eta sei edo zazpi oin garai. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.
Errazena, azkenean, House tximinia ospetsua izan da, hogei metroko izotzezko sakongunea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 153. orr.
Hizketan aritu zen sakonunean behera, mendixka marmartietan gora, eta zelai malkartsuan barna. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 173. orr.
Hiru orduko ibili baten buruan, sakonune batean azaldu zen herria. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.
Plataformatik jaitsi ostean [...]Gusev kraterreko sakonune baterantz abiatuko da robota. Berria - Gaiak 2004-01-15
Konturatu zen sakonune handi baten ertzean zeudela; sakonune hura soilduta zegoen, zuhaitzik gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.
sakonune batean zihoan erreka ziztor baten ertzetik ibili ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 86. orr.
Urak hartuta zegoen sakonune mehar hura Ubinsk eta Kamakova artean, [...] euria atertu gabe aritu baitzuen aurreko asteetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.
Aldapan gora joan ziren, sakonunetik irteteko, eta laster ziren oihanean aurrera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 234. orr.
Bi haitz ilunen arteko sakonunea gurutzatu zuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.
Sakonune hark ez zirudien berariaz egina, ez baitzen katakonbetako sabaiaren bi euskarri erraldoiren arteko barrunbea besterik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.
Burukoan sakonune bat zegoen berak igandeaz geroztik burua jarrita izan zuen lekuan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.
Haren gorputz gurixka patxadan jesarririk zegoen larruzko besaulki handi baten sakonunean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.
Barrenera eginiko sakonune batean dago kokaturik barra. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.
Eskuaira bat jartzen bada ildaxkaren sakonunean eta jiraka mugitzen bada erpinaren inguruan, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.
Aurpegia ere potoloa, berea zuen hazpegi bakoitza zalantza izpirik gabe, espresio eta keinu nabarmenez, kokotsa biribil, sakonunea erdian. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 182. orr.
Begi haien sakonguneetako isla putzuko urarena bezalakoa zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 483. orr.
Historia helenikoaren kultur gailurra antoninotarren aroan oso garbi bereizten zen hamasei mendeko denbora-tartearen -Gibbonentzat kultur sakonunea zen tartearen- bestaldean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 94. orr.
Bekatuaren itzala ikaragarri honen hirugarren sakonuneak, oinarrizkoenak, nabarmentzen duena, gizakion alderik ilunenetakoa da: hots, mingarri zaiguna errepikatzeko joera bortitza, gozamenik ez etekinik batere gabeko ekintza errepikatzeko irrika eroa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.