Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sakontze 1 iz sakonago egitea.

Bakea eta sakontze demokratikoa; autodeterminazio eskubidearen defentsa; euskal ezkerra berritzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

2 (zerbait) arretaz aztertzea edo hausnartzea, hura hobeto ulertu eta ezagutzeko.

Ondorengo sakontze eta aberasteek eratorpen fonologikoaren eraldatze handiak ekarri zituzten.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 75. orr.

Itxura hutsa baita berak agintzen duen sakontze zientifikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Deliberatu dute epe hori luzatzea ekainaren 30 arte, sakontze lana hobeki egina izan dadin.  Herria   2001-05-03

Oinarrizko ikasketa ama-eskolako azken urtetik CE1 mailaraino litzateke, sakontze fasea CE2tik seigarrenera, eta zabaltze fasea bosgarrenetik hirugarrenera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Unibertsitateko Sakontze Ikastaro batean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 143. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arnas-sakontze bik laxatua zioten barrena, baretuago gogoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.

Liburutto bat ere banatua izanen da, gogoeta sakontze horren lagungarri gisa.  Herria   2003-08-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sakontze demokratikoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus