Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sakondu, sakon(du), sakontzen 1 du/da ad sakonagoa egin.

Ostarte urdinak, hodei zuri harroen zuriak berak ilundurik itxuraz, sakondu-edo egin ziren beren urdinean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 54. orr.

Sakondu egin zitzaion depresioa S.B.ri; gaixotu, eta, operaziotik bi urtera, hil egin zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 146. orr.

Muga klandestinoki iragan genuen hartan egiten zuen eguraldia adierazi behar du odol zipriztinak indartzeko, laidoaren mindura sakontzeko, urduritasuna girotzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 239. orr.

Arnasa sakondu zaio bat-batean Anari.     «Kuskue tanden», 2004 - 211. orr.

Arnasa sakonduz eta bizkortuz erantzuten zaio muskuluek egoera horretan duten oxigeno-eskakizun handiagoari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Aho zabalik geratzen ginen entzuten, gure aulkietan uzkurturik, beldurrez eta negarrez sakondutako begi tristeekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 97. orr.

Tunelerantz egin ahala, ezpata ikusezin batek ebakia sakontzen du poliki Igeldo eta Santa Klararen artean, eta zauriaren arrosa argia gorriminduz, odolduz doa.     «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

2 sakonago bihurtu.

Eta zuk, Daniel, gorde isilpean mezu hau eta itxi zigiluz liburua azken garaira arte; orduan, askok aztertuko dute eta beren jakinduria sakonduko.  Elizen arteko biblia   Dn 12,4

Geroago, gizakien arteko harremana sakonduz arimaren kultura ere sortu zen munduko leku batean bizitzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

Giza eskubideak hain arretatsu hedatu eta sakondu diren mende honetan, neskatilak ez du jarraitu behar bere familiaren esklabo dela pentsatzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 109. orr.

Norbaitekin oheratzeak adiskidetasunaren adierazgarri izan beharko luke, adiskidetasun hori osatu eta sakondu beharko luke, eta ez inolaz ere hondatu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.

Bere hitzek bereizketa sakontzeko baino ez dute balio.  Berria - Mundua   2004-03-09

Herbehereetako ezezko biribilak krisia sakonduko du Europan.  Berria - Harian   2005-06-02

Lorpen sozialak sendotu eta sakontzeko.  Berria - Mundua   2004-08-17

Tarte honetan arazoak eta ezberdintasunak sakondu eta okertu besterik ez dira egin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 25. orr.

3 sakonunea egin; hondorantz jo.

Murruetako arraildurak petatxatu zituzten, lubaki betetzen hasiak sakondu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

Ura ere aterako da, putzuak sakonduz edota bat-bateko euri-erauntsiak direnean teiletatik erortzen den ura jasoz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

Bide beretik joan ziren, baso-bide hartan barnatuz joan ziren, labana gurinetan bezala, zaurian sakondu ahala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 27. orr.

Txistuz edo labaingarriz bustiko du bere kirtena, eta xamurki aurkeztuko dio sakondu nahi duen zulo politari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 125. orr.

4 irud/hed

Aldi honetan, nolabait, gau hartan baino adierazkorrago hitz egin zuen, benago, gogagarriago Amerikaren etorkizunaren gaineko bere etsipenean sakontzen zuen heinean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.

5 (zerbait) arretaz aztertu edo hausnartu, hura hobeto ulertzeko eta ezagutzeko.

Zentzuzko erantzunak dirudite, baina, pixka bat sakonduz gero, berehala ikusten zaie amarrua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.

Zenbat eta gehiago sakondu, orduan eta ulergaitzagoa duk natura, bai horixe!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 355. orr.

Beste batzuek teorien azterketa pragmatiko eta sozialean sakondu dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Gaian sakondu gura duenak, baditu Interneten kontzentrazio-esparruetako hiztegiak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 11. orr.

Tesia egin nuen, eta literaturaren zein filosofiaren arlo zenbait sakontzen jarraitu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Izan ere, ez dute inola ere sakondu denboraren egiazko izaeran.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 202. orr.

Agerpenei dagokienez "objektu" hitzaren esanahiaren inguruan gehiago sakondu beharko genuke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 108. orr.

Errepara diezaiogun baina, ekimenaren aldeko ikuspegian sakonduz, ustezko arazo teknikoen aldeari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 135. orr.

PPk 2003ko uztailean dekretu bidez onartu zuen erreforman sakonduko du akordio berriak.  Berria - Ekonomia   2006-02-12

Iruditeriaren kontzeptu hori asko sakondu dute psikoanalisiaren ikuspegitik zinemari buruz egin diren lanek Narrazio batek zergatik egoskortu behar du, bere benetako esparruak aztertu eta sakondu ordez, menostu baten konplexu gogaikarri hori erakutsi, eta zinemari konpetentzia inozoa egiten?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Braillea ez ezik, ingelesa ere erabilia baitzuen eskolan, letra konkortu edo sakondu batzuk baliatuz ikas-tresnatzat, eta gai omen zen nahiko segida onean irakurtzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Bere gogoeta zorrotzak, sakonduak eta gizontasunez neurtuak ez ditu bakarrik Euskal-Herriko gaietara mugatu, Europara eta mundu zabalera ere hedatu ditu.  Herria   2004-03-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus