Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskutartean zuen ganibetarekin saki bat egin zion eskumuturrean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 156. orr.
Ordaintze horrek izen berezi bat bazuen erdaraz: "sisa", iduri izan balu bezala aixtur pare baten sakia oihal batean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.
Hemengo saki hunengatik da hori -erantzun zizun hatz-muturra aurpegian jarri eta goitik behera labanaz mozteko imintzio eginez-. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 108. orr.
Ilargia tipia da, saki mehe bat ortziaren sabelean. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 87. orr.
Oin zolak sakiz xehaturik, odola gogorturik, besoak dilindan, buru-makur, herrestan Zakurrak zepora heltzean, makilarekin hiruzpalau saku egin zizkieten sabelean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 202. orr.
Bat-batean, zauri-saki sekulakoa ikusi diot besaburuan, besoa enborrari lotzen zaion tokian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 68. orr.
Begien orde bi xilo ttipi dituzte eta ahoaren orde sake baten idurikoa den aho xabal bat, ezpainik gabekoa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 92. orr.
Harrobia izeneko lekua mendi mazelako buztinean ireki sarraski itsusia zen, sake gorri bat, irudi odola zeriola, dena nahar eta asun, beleen kuku toki ahantzi bat baino ez. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 30. orr.
Aurtengo arrangura nagusia gobernuaren salatzea izan da, eskubide sozialei egiten dizkien sakuen gatik. Herria 2004-05-06