Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
US OPEN-a, jotzaileen lurraldea da, sake eta bolea dominatzen dutenen erreinua. Berria - Kirola 2004-08-28
Sakea, txapagaina, ezker besagaina... lau koadro horien barruko bazter guztietara daki pilota bidaltzen, eta kontrarioa behartzen. Berria - Kirola 2004-11-20
Sakea eta errestoa, hala nirea nola berea, zuzenean tantoa lortu ala ez, lehen pilotakadak joko guztia baldintza dezake. Berria - Kirola 2004-12-24
Sakea ateratzen du, pilotari gurpil suntsigarri eta erantzun ezinezko bat eraginez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 213. orr.
Lege zaharreko pilotaria izanda ere, hiru sake airez erantzun zituen. Launa sake egin dituzte eta 52 minutu iraun du partidak. Berria - Kirola 2006-05-02
Berak egin ditu 16 tanto, heietan bost sake. Herria 2003-01-28
Zortzi sake erantzun zituen airez, eta askotan seigarren koadrora jaitsi zen. Berria - Kirola 2006-01-07
Sakea sartzea lortzen badu, kontuz Iñakirekin! Berria - Kirola 2004-09-04
Ruizek 10 sake sartu ditu, Eugik baterez. Herria 2005-05-05
Unanuek bi sake sartu zizkion Peñagarikano azpeitiarrari, eta Berasaluzek bakarra Errasti azkoitiarrari. Berria - Kirola 2004-11-23
Oso gaizki ekin zion partidari, oso urduri eta sakeak bata bestearen atzetik galduz; guztira bost. Berria - Kirola 2004-09-05
Errusiarrak sakea kendu zion eta tie break-ean lortu zuen garaipena, bere kolpe zehatzei esker. Berria - Kirola 2004-09-12
Hirugarrenaren hasieran Mauresmok Suarezen sakea hautsi zuen eta erraz iritsi zen seigarren jokora. Berria - Kirola 2004-07-01
Hunek, punpe makur bati esker pilota sarean sartzen du Amédéeren aitzin aitzinean..., ez baitu hunek sekulan ahantzi [...] bere lagunaren azken sake hori. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.
Pentsa: batean sakean eta bestean erreferan, hemeretzi kintze egin ditu oronoztarrak. Herria 2004-03-18
Bere aita ezagutu zuelarik, mutikoak petto itsusi bat egin zuen sakean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 38. orr.
Sake errestoaren ostean ere ez zuen gozatu, eta hala ezinezkoa da buruz buru deus egitea. Berria - Kirola 2006-05-02
Aurrelari argentinarrak hamalau tanto egin zituen saketik. Berria - Kirola 2006-05-05
Sakez kale egin du, eta hirugarren partida neuk irabazi. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 121. orr.
Nik bi tanto baino ez nituen egin sakez, baina ondo aritu nintzen. Berria - Kirola 2004-01-16
Sake ona du, eta kolpe ederra. Berria - Kirola 2004-05-14
Dejada batekin egin zuen gorrien bigarren tantoa, eta jarraian bi sake zital atera zituen. Berria - Kirola 2004-01-18
Sarasuak partidan erakutsiriko sake kamutsa. Berria - Kirola 2004-07-11
Irujok bolea eta sake zehatz pare batekin partida hautsi zuen berriz (18-9). Berria - Kirola 2006-05-07
Sake bortitza, lanjerosa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.
Alboko sake luze batean Rayoko atzelariek ez zuten baloia urruntzen jakin eta Cuevasek area txikitik lehenengo gola egin zuen. Berria - Kirola 2004-04-04
Orduan, alboko sake bat ateratzea egokitu zitzaidan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 136. orr.
Irujo eta Eulate binakako txapeldunek egin zuten ohorezko sakea. Berria - Kirola 2006-03-23
Izan ere ez ziren eskaleak, lana galdu edo gizarte lehiakorrean sakea galdu zutenak baizik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.
Sakeak hamabost, erreferak esperantza. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 9. orr.
Denak jatun onak, baina amonaren sakea! Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 16. orr.
Chowder-tarrek biek jasaten dute ondo alkohola, eta bere gorputz tzarrarekin eta bere sake itzelarekin, Tomek jarraitu egin diezaieke edariz edari. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.
Txinan oro har asko edo sobera jatea oso gaizki ikusita dagoela, eta zaharrek sake oneko haurrei esaten dietela: inoiz ez zara deusetara ailegatuko, debru tripazale hori! Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 299. orr.
Goizeko zortziak eta oraindik kristoren sakea... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 204. orr.
Sakez aitaren itxura agertu zitzaidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 133. orr.
Argiguneak mozten du sakez azken izaien itzala eta hor berean daukat, azkenean, ene kapera. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.
Eta sakez, anaiak eskainia zidan pilota larruzkoa sakelatik hartuz, firrindaka bota nuen itsasoko ur handietara! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 170. orr.
alboko sake (3); sake egin (3); sake erantzun (3); sake falta (3); sake on (3); sake sartu (14); sake sartu ditu (7)
ohorezko sakea (9); sakea berreskuratu (17); sakea berreskuratu zuen (4); sakea egin (3); sakea egin zuen (3); sakea erabakigarria (3); sakea eta errestoa (3); sakea hartu (3); sakea izan (5)
alboko sakeak (3)
lortu zituen sakearekin (4); sakearekin asmatu (8); sakearekin asmatu dut (3); sakearekin asmatuz (4); sakearekin asmatzen (4)
sakeari esker (5)
saketik egin (6); saketik egin zuen (3); saketik eginiko (5); saketik falta (4); tantoa saketik egin (3)