Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondo sakatuz lorturiko abantailari esker, Agirrek hamaika tanto egin zituen jarraian, mota guztietakoak gainera (11-3). Berria - Kirola 2006-04-02
Doneztebekoak ezin hobeto sakatu zuen atzoko partidako hasierako tantoetan, lehen pilotakadatik behartu zuen Altuna II.ren jokoa. Berria - Kirola 2004-08-22
Hasieran paretara sakatuko dut; gero, ordea, baliteke zabalera ere sakatzea. Berria - Kirola 2006-04-27
Ezin saka, utzi dio sakea lagunari, berak aldiz sarea zainduz ahal bezala ezkerraz. Herria 2005-01-20
Jendeak ezin sinets manera hortan apuñatik saka zitakeela zuzenean, pilotak gibelean errebot egin eta efetua beheiti eginez arras bitxiki. Herria 2003-12-04
Pilota partida batean bezala, nork du hobekienik sakatzen, nork hobekienik jokatzen. Herria 2004-10-07
Bonetbeltx ainitz gustatu zaigu harekin, ernea, bipila, airez sartzen, sakatzen. Herria 2005-10-20
Ni sakatzaile txarra naiz, baina binaka eta banaka sakatzea ez da berdina. Berria - Kirola 2004-11-13
ongi sakatzen (5); ongi sakatzen du (3)