Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sakatu1, saka, sakatzen 1 du ad zapaldu, presioa egin.

Piparatutako tabako harroa sakatu eta beheko sutik hartutako ziriarekin piztu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 44. orr.

Eskuineko loki parean hatzaz sakatu eta ezkerreko hankako behatz lodian sentitu zuen mina.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 185. orr.

Saka dezagun botoia.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 39. orr.

Igogailuaren botoia sakatu eta zain geratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

Telefono higikorra hartu eta urduri sakatu zituen botoitxoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

Bat-batean, tekla bat sakatu eta zas!, Mutila agertzen da pantailaren erdian.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 66. orr.

Gizona bazara eta emakumezko batekin egon nahi baduzu, 1 sakatu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 43. orr.

Telebista piztu, play sakatu eta, urduri, sofan esertzen da, bideoa ikustera.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 94. orr.

Behin eta berriz sakatu zuen txirrina.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 207. orr.

Orduan sakatu zuen alarma eta hasi zen oihuka: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 155. orr.

Interfonoa sakatu dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Giancarlok kotxera hurbildu eta klaxona sakatu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 39. orr.

Izu laborri batean, azeleragailua sakatu eta Guardia Zibilaren kontrol seinaleen aurka zapatu zuen bere autoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.

Errebolberra destatu eta katua sakatu zuen, azkenik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.

Sakatu zuenean kanpai-hots batek urratu zuen isiltasuna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

-Bilatu Philosopher's Index eta saka bertan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Saka dezadan hatza, saka-saka, zaurian, eta atera dezadan plazara munta handiko gorabehera bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

2 (dio aditz gisa, zer/nor osagarririk gabe)

Beira gainean jarri egunkari-orria, erdi-erdian kokatu argazkia, eta handitzeko botoiari sakatu zion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.

Makinan pieza bat ipini, pedalari sakatu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.

Erretzeko erabiltzen zituen bi hatzekin jostailuzkoa zirudien pistolaren katuari sakatu zion, lurretik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.

Arnasa hartu eta azeleragailuari sakatu zion Martak, bolantea ertz batera bortizki biratuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.

Harria jo dut, kax-kax, etxean ez dagoen lagun baten atea jotzen dugun legez, etxean ez dagoen jakitun txirrinari luze sakatzen dionak bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 58. orr.

3 irud/hed

Demokraziaren leloa sakatzen daukutela beti mutur aintzinera "zuen eskakizunak errespetua merezi du, baina minoritario zaizte!  Herria   2001-02-22

4 sinetsarazi.

-Ederra sakatu zigunan ia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.

Kabroia halakoa, ederra sakatu ziguk!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 88. orr.

Udan baigara sakatu dizkigute bertze berri batzu, hala nola "Papillon" deitzen zen hartza hil izan dela Pirineotan eta Alpetan artzainek hil zezazkeetela hiruzpalau otso, kalte haundiak egiten baitituzte artaldeetan.  Herria   2004-07-05

5 (era burutua izen gisa) atxikia, xurgada.

Zigarroari sakatu bat egiten zioneko bekainak gorantz tinkatzen zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.

Olatz dagoeneko zigarro bati azken sakatuak ematen ari zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 199. orr.

Bi hatzez zigarroa piztu eta bi hatzez zigarroa sustengatuz, lehen sakatua eman zion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

6 gezurra sakatu gezurra esan.

-Ez -gezurra sakatu zion, boz sendoz-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Haren izenik ez zen agertzen baserriko orduko egoiliarren artean, eta horrek frogatzen zuen hor bizi zela erran zuenean gezurra sakatu zuela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 277. orr.

Han nengoan, goxoki, ba lo, ez lo; karkulatzen ari nintzela, nagusiari gezurra sakatuko niola... ardi errebelatuaren ondotik luzaz ibili nintzela, edo horrelako zerbait. Ospitalean egon zen eta bildu zituen zaurietaz medikuei gezurra sakatu zien: maitale ohia jin zitzaion eta dirurik eman ez ziolako kasik hil arte jo zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Egiazko hobendunak dira kondenatuak izanak direnak gezurra sakatu baitute eta haurrak bortxatu gezurti izaiteko.  Herria   2005-12-08

Denak xeheki kondatzen ditu, den mendreneko gezurrik sakatu gabe. · Behin gezur bat sakatzen duenak alabaina ez ote du beste bat berdin aise jalgitzen ahal?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 18. orr.

Apirilaren lehenaren antzekoa da Hegoaldeko inuxenten eguna, erran nahi baita edozein gezur saka daitekeela abenduaren 28-an, hala nola egiten den Iparraldean apirilaren 1-ean.  Herria   2005-01-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus