Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutxienez 57 bidaiari hil dira autobus bat sakan batera erorita. Berria - Mundua 2006-04-18
Kanpamentua zeharkatu zuten, sakana inguratu eta, maldan gora igoz, Betuliako ateetara iritsi ziren. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 154. orr.
Handik sakan batera joan behar zuten, herriraino eramango zituen biderik ziurrena hartzeko. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 80. orr.
Ohioko zoko honetako nekazari zuri batek bere esklaboari askatasuna eta ibai-sakanean lur sail bat agindu zizkion, baldin halako lanak, lan gogor batzuk egiten bazituen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.
Obus baten ziztua entzun zen, beraiengandik berrogeita hamar pauso ingurura lehertu zen, sakanaren gaineko ordekan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 81. orr.
Gauero jaisten zen Betuliako sakanera eta bainua hartzen zuen kanpamentu ondoko iturrian. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 152. orr.
Sakan honetan, eltxoek ziztatu egingo zaituzte -'urmael lokaztuetan antigoaleko eresiak kantatzen dituzte igelek'-, baina udako gau argietan urretxindor zoragarriak bere kantu goxoaz lagun egiten dio unibertsoaren harmonia jainkozkoari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Bete daitezela sakanak, beheratu mendi-muinoak; bihur bitez zelai eta lautada paraje latz eta malkarrak. - 0. orr.
Ertzaintzak jakinarazi zuenez, gidatzen zihoan kamioia errepidetik atera eta sakan txiki batera amildu zen. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Sakan mehar bat zeharkaturik, askotariko basalandarez oparo jantziriko baso sarri batean sartu zen bidea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.
Zeinen sakan tristea, sigi-saga egiten duen pezoiarena! Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.
Sakan eguzkitsuaren oinaldean su ttipia izeki zuen egunera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 283. orr.
Egunsentira arte zain egon ginen, sakan estali eta ezkutuan, hiritik hain gertu non harresiko zaindarien oihuak entzuten baikenituen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 222. orr.
Harrobitzat jo nituen halako sakan irregular batzuk itzulinguratu behar izan nituen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.
Ohioko zoko honetako nekazari zuri batek bere esklaboari askatasuna eta ibai-sakanean lur sail bat agindu zizkion, baldin halako lanak, lan gogor batzuk egiten bazituen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.
Hatz lodiaren eta erdikoaren artean, hutsune nabarmena zuen, eta gauetan, kandelaren argitara otsoaren itzal bihurtzen zuen eskuko sakan hura, atzamarra galdu zueneko istorioa kontatzen zionean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 39. orr.