Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sakamantekas iz umeak beldurtzen zituen alegiazko pertsona; tripa-ateratzailea.
Zakudun gizonaren edo Sakamantekasen antza ari ote zen hartzen? Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 157. orr.
Ezagutzen dituk Jaun Barua, Musde la Place, Ursuko Beltza, Xarlem, Juan Patata, Doxamendi kapitaina, Otezaharreko buhamesa, Sakamantekas? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 256. orr.
Hemendik ordu bitara sakamantekasen pare erabiliko dute Santos, eta guk zeharo bestera egin beharko dugu, oker ulertuarena eta abar. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 36. orr.
Botanikaz gehien zekien doktorea, sakamantekas bihurturik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 115. orr.