Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urratuko eta sakailako odola. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 90. orr.
Sakaila handia du eztarri aldean, handik odolustu da. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 65. orr.
Sakaila polita egin diozu saihetsean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.
Sakail eta ubelduraz josiak zeuzkaten, puztuak eta babaz beteak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 182. orr.
Kopeta haztatu du orduan, ezker bekainaren gainean sakaila topatu duen arte. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 124. orr.
Ebaki handi baten sakaila zeukan belaunaren gibeletik goiti, otsolaharra makilan iduri. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 188. orr.
Ezpainean behera sakaila duen Eibarko armagile batek. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 170. orr.
Harri beltzezko arranke luze bik seinalatzen dute fatxada hau sakaila batez goitik beheraino. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.