Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sakada askoz xumeagoz mugitzen baita. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 189. orr.
Zuhaitz hostotsu bat, ostera, haizearen sakadaz balantzaka, astitzen eta beste zuhaitz baten adarren gainera etzaten denean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 369. orr.
Nabaria zen hegazkina bihurkadei itzuri eginez ari zela jaisten, sakadarik ez jasatearren, eta halaxe gindoazen hegan, lautada ustez aproposaren gainetik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.
Badaki bere burua engainatzen diharduela, gaurkoa ez dela gaueroko ekintza, eta sarrailari ematen dion buelta bakoitza garroteari emandako sakada dela. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 117. orr.
Bi sakada egin zizkion zigarroari, eta kea eguzkiaren printza-sorta baterantz bota zuen bafada batez Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 105. orr.