Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala etorri ez balitz ikerketa hori, baizik han-hemenka egin balitz, hainbat laborategitan, saiotxo bat hemen saiotxo bat han, luzaroan haztamuka [...]. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 182. orr.
Urtean behin edo, araldi garaian, egingo dituzte euren saiotxoak, eta hurrengo urtera arte! J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 107. orr.
Ez bat eta ez bi, jantzi isotermikoak arrapataka erantzi, eta, panpandojak bistan, saiotxo lesbiko ikusgarri bati ekin zioten, koreografia modu eztiagatik erleen dantza zirudiena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 103. orr.
Finala hasi aurretik, ordu erdiko saiotxo arina egin dut, beroketa eta gihar luzatzea; ohi bezala. Berria - Kirola 2004-08-03
Eta "Motxian"-en partaide delarik, azalduko da ostiral iluntzeren batean, bat-batean saiotxo bat egin, trebatzen ari diren lagunekin aritu... Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 154. orr.
A capella-ko The dew aire tradizionala eta Sean Reganekin batera egindako mouth music saiotxo bat. Berria - Kultura 2004-04-23
Helioterapia saiotxo baten ondoren, beldur nintzen ez ote ninduten berrogeialdian jarriko, baina jende ohatuz beteriko eri-auto batean igo nintzen azkenean. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 223. orr.
Ilunabarrean prestaketa saiotxoa burutu zuten, eta pentsatzekoa da oso garbi ukanen dutela nola mendean hartu Mulhouse. Berria - Kirola 2004-03-19
Quixoteren Meditazioak Ortega gaztearen aurreneko liburua da, eta ikerlan franko badago, saiotxo multzo horretan Ortega-ren "sistema filosofikoaren" lehen formulazioa induskatu guran. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 152. orr.
Ortegaren saiotxo bat gomenda liteke: Mirabeau o el político, 1927koa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 232. orr.