Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
PEN Klub elkartea, jatorrian, poetak, gidoigileak, nobelagileak, saiogileak eta editoreak batzeko jaio zen, horien adierazpen askatasuna defendatzeko asmoz. Berria - Kultura 2004-09-02
Transnational Institutuko zuzendari eta kanpo zorraren kontrako ekintzaile Susan George saiogilearen hitzaldiak jendearen arreta piztu zuen. Berria - Mundua 2004-10-16
Hizkuntzaren eta euskalgintzaren inguruko diskurtsoa eta inertziaren indarrez eztabaidaezin bihurtutako ideiak ere berrikusi, berrirakurri eta birformulatzeko proposamena egiten baitu saiogileak. Berria - Kultura 2004-07-03
Begi batekin ideia eta kontzeptu teoriko orokorrei erreparatzen die saiogileak, eta bestearekin ideia horien gauzatze errealei, batez ere, geure herriko biolentzia politikoari. Berria - Kultura 2004-10-23
Metafora izorratuz: bizitzaren militante, [...] gizartearen saiogile, Lurraren behargin eta alkimista, unibertsoaren erreakzio-eragile ñimiñoa da "kimikari militante"a: liburuko historiak kontatzen dituen hori gizon bat da, ez gehiago eta ez gutxiago. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 11. orr.