Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egin dezagun saio bat. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 101. orr.
Berebiziko arrakasta izan zuen saio hark. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.
Hori frogatzeko saio bat egin zuen 1746an, eta Eulerek ere bai berea haren ondoren, 1749n. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 316. orr.
Eredu enpiristaren arabera, behin eta berriro beteko litzateke hipotesi hori, "saio eta huts egite" modura. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.
Gizonaren noblezia, saio eta hutsegitez josiriko ehun mendetan zehar irabazia, materiaren jaun eta jabe egitean zetzala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.
Zenbait saio egina nintzen laboratorioan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.
Guztira 58 saio egin ziren, eta horietan adituek 33 aldiz asmatu zuten; kazetariek, berriz, 25 aldiz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.
Saio franko egin nuen arren, ez nintzen berogailua martxan jartzeko gai izan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.
Saio guztiak, esperantza guztiak, ispilukeria guztiak, behin eta berriz apurtzen eta zirtzilatzen dira kalexka hauen egunerokotasunaren, ezdeusaren, epika faltaren kontra. «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.
Ondorio alerik ere ez zen segitu saio hartatik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.
Txundigarria da bai arkitekto edo ingeniari sozial horien lana, horrenbeste hondamendi sortuko duen erabaki bat, laborategiko edozein saio kontrolatu bailitzan hartzea, froga-akats joko gisara. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 265. orr.
Eskua patrikan sartu eta pizgailua atera zuen, belarri parean astindu ondoren pizteko bi edo hiru saio alferrikako egin, eta lurrera botatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.
Izan ere, aipatu garai hartan gertatu zena saio berezia izan zen: hura ere laissez-faire merkatu global bat sortzeko saioa izan baitzen azken buruan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.
Egunerokotasunari etekin poetikoak ateratzen dizkion saio arrunt itxurakoa... Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 21. orr.
Saio kimeriko horri buruzko maisulana da Karl Polanyi pentsalariak 1944an argitara eman zuen The Great Transformation liburua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.
Saio-egun gutxiren buruan, untxietara jo baino ere lehenago, ikerbide hura artxibaturik uzteko baimena lortu nuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.
Saio-egitasmoak ozta-ozta ari dira itxuratzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.
Zenbait saio motatara mugatzen dituelako ikerketa-aukerak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 74. orr.
Laborategiko hainbat hazkuntza-saio edo animaliekin egindako hainbat esperimentu pasatu dituzten organismoekin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 163. orr.
Pistola, errifle eta subfusilekin ere egiten genituen tiro-saio batzuk aldian behin. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.
Gertuko informazioa eskuratu nahi genuen bidean zegoen ihes-saio bati buruz. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 169. orr.
Ezin konta ahala behaketa saio izango zituen eginak, eta hala ere, nonbait, zer ikusi asko geratzen zitzaion tapiz hartan, aldi bakoitzeko arreta beti berrituz ekiten baitzion azterketari. «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.
Azken batean, idazte-saio orok duen xedea. «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.
Hizketan hasi eta hala ematen zuten ia lan-saio osoa. En torno al casticismo-n (1895) [...] Volksgeist kontzeptuaren argiketa saio berri bat edireten dugu. «Kuskue tanden», 2004 - 77. orr.
Bere hurbiltze saio xumeen emaitza. «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.
Oraingoz Etxe Zuriak egin duen bakarra ustezko kolpe saioarekin zerikusirik duela ukatzea izan da. Berria - Mundua 2004-05-15
Ekuatore Gineako presidente den Obiang Ngema [...] agintetik kentzeko helburua zeukan estatu-kolpe saioak porrot egin zuen martxoaren 7an. Berria - Mundua 2004-08-31
Haren arabera, oposizioa eta komunistak daude estatu-kolpe saioaren atzean. Berria - Mundua 2006-02-26
Mark Tatcher epaituko dute, estatu kolpe saio laguntzaile gisa, auzian izan gabe. Berria - Mundua 2004-11-17
Aurtengo apirilean, atentatu saio batean zauritu zuten. Berria - Mundua 2004-06-23
-Hamaika saio egin nituen, eta denetan porrot. «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.
Erregea hiltzeko saio-egileak laurdenkatuak izaten ziren plazan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.
Saio bizia egin behar izan nuen begiek sala ez nintzaten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Jose Ramon Goikoetxea "Mentxakak" komisarian eman zituen hamabost egunean oinazea menderatzeko egin behar izan zuen saio itzelaren historia. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 10. orr.
Poliki ezagutzen nuen kazetarisa, burugogorra halakoa, eta segur nintzen delako exortzista parean izanik, gaiari, hemendik ez bazen handik heltzeko inon diren saio guztiak eginen zituela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 153. orr.
Banekien lokartzeko saio guztiak debalde izanen zirela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.
Hiru saio egin nituen hamar arte kontatzekoak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 204. orr.
1969an Flora jaiotzea ez zen izan aldez aurretik antolatutako gau bateko saio baten ondorio. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.
Saio polita izan dugu, gaur arratsaldean, tradizio-modernitate auziaz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 122. orr.
Kristinaren erlajazio saio luzeak, salako alfonbra gainean etzana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.
Banekien, ordea, liskarra ez zela mutur-joka bukatuko, bata bestearen aurka hitz egite hura bi diletanteen arteko esgrima-saio soila baitzen. izerdi-patsetan etxeratu nintzen, lagunekin frontoian pilota-saio luzea egin ondoren. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.
Oso atsegina izan zelarik ere, sexu saio hura ez zen izan Bioletak eskaini zidan alderdirik pozgarriena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 357. orr.
Behin, gure ohe-saio gogoangarri haietako baten ondoren, begira geratu zitzaidan eta esan zidan zerbait zuela niri kontatzeko. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 132. orr.
Matematika-saio bat espero zuten neska-mutilek; erlijio ikastarotxo bat izan zuten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.
Astean behin psikoterapia saio bat eginez eta antidepresiboen laguntzarekin, laster sendatuko omen zen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 129. orr.
Karta-saio batera joatekotan geratu gaituk. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 115. orr.
Herri askotan sortu ziren kanpai-saio horien izenak-eta: hala, "ostots-kanpaia" eta "osti-kanpaia" deitzen zitzaion Goierri aldean beldurgarriena zenari. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 45. orr.
Umetatik hura azaltzen zen film eta telebista saio guztiak mirespenez behin eta berriz ikusi izanaren eraginez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.
Duela berrogei urteko saio eta txapelketetan, ohikoa zen lehen edo azken agurrean, aurrez aurreko entzuleei diosala egiteaz gain, irrati-entzuleei ere egitea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 165. orr.
Saio hauek ez dute denek formaltasun maila bera: hirietako zinematoki edo antzokietatik hasi eta herriko jaietako plazako saioetaraino doaz, pilotalekuetako saioetatik eta bertso-afarietatik pasata. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 38. orr.
Angel Mari Peñagarikano bertsolaria izan zen saio hartako gai-jartzailea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 207. orr.
Saiorik informalenetan (saio libreetan, gai-jartzailerik gabekoetan, afalosteko saioetan, edo saio tematikoetan) bertsolariak ez du izaten testu bikainen beharrik entzuleengan emozioa eragiteko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 153. orr.
Saio hau zuzenean egiten dugu eta noizean behin denen gogoko ez diren gauzak entzuten dira. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 22. orr.
Horretarako, telebistan ezorduetan ematen zituzten zientzia fikziozko saio zaratatsuak irensten hasi zen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 119. orr.
Gorroto zituen zabor-telebistaren saio haiek. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.
Bertan behera utzi beharko dugu galderen atala, hau kultur saioa baita [...] eta ez eztabaida saio sentsazionalista horietarikoa. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 13. orr.
Horrek dakar, besteak beste, zenbaitzuen urteko saio kopurua izugarria izatea (badira urtean 150-200 aldiz jendaurrera ateratzen direnak). J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.
Urtero 1200 bertso-saio inguru antolatzen dira euskararen geografian zehar. J. Garzia / A. Ega?a / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 38. orr.
Bertsu saio batean behar da lehen agurra, azkena, eta artean bertsu batzu egin... ordu txikietan entzundako irrati-saio bateko raï musikaz. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 195. orr.
ik irratsaio.
Txotxongilo saio bat egiten ari ziren, ezker-eskuin eskuetako hatz erakusle margotuak panpinatxotzat harturik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 258. orr.
Saio honen hirugarren atalean aztertuko dira kontu hauek guztiok xeheago. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 32. orr.
Filosofiako saio edo idazlanetan termino anbiguorik ez erabili, norberak testua bere erara ulertzeko arriskua baitago. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 359. orr.
"Neoliberalismoa zertan den" kritika saio interesgarri eta bortitzean, Cerecedak dioena: [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.
· Liburua oinarri-oinarrizko kontzeptuekin hasiko dugu [...] eta amaierarako ekonomia edo politika saio tonua hartuko du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.
atentatu saio (11); auzi saio (9); azken saio (10); bertso saio (36); bertsu saio (35); bertsu saio bat (8); bi saio jokatu (11); bi saio jokatuko (11); bigarren saio (7)
eginiko saio (6); entrenamendu saio (43); estatu kolpe saio (8); hainbat saio egin (20); hamaika saio (7); hilketa saio (14)
kolpe saio (8); korrika saio (9); lan saio (44); lau saio (11); lehen saio (18); negoziazio saio (6)
prestaketa saio (6)
saio arin (7); saio arina (8); saio asko (11); saio bakar (7); saio bakarra (8); saio bat egiteko (9); saio bat egiten (9); saio bat izan (6); saio berean (12); saio berezi (9); saio berezia (16); saio bereziak (7); saio berri (8); saio bikaina (7); saio eder (7); saio ederra (7); saio egin (61); saio egin dituzte (10); saio egingo (7); saio egiten (7); saio eskainiko (7); saio geratzen (6); saio gogorra (13); saio izango (10); saio izango dira (7); saio jokatu (19); saio jokatu ditu (6); saio jokatuko (12); saio jokatuko dira (9); saio kliniko (6); saio luze (6); saio luzea (7); saio luzeak (10); saio nuklearrak (9); saio ona (26); saio ona egin (10); saio osagarrien (6); saio osoa (7); saio osoan (17); saio polita (25); saio polita egin (15); saio ugari (11)
telebista saio (14); telebistako saio (6)
ahozko saioa (9); arratsaldeko saioa (9); atentatu saioa (7); atzoko saioa (27); aurreneko saioa (8); auzi saioa (46); azken lan saioa (14); azken saioa (58); azken saioa egin (7); azken saioa jokatuko (6); azkeneko saioa (7); bere saioa (9); bertso saioa (33); bertsu saioa (23); bideo saioa (7); bigarren saioa (68); bigarren saioa jokatuko (7); biharko saioa (9); buruz buruko saioa (8)
egin zuen saioa (8); egindako saioa (13); entrenamendu saioa (22); entrenamendu saioa egin (7); estatu kolpe saioa (11); gaurko saioa (18); goizeko saioa (11); hasiko da saioa (6); hilketa saioa (11); hirugarren saioa (32); hirugarren saioa jokatuko (7); hurrengo saioa (16)
inbestidura saioa (6); itzuliko bigarren saioa (6); izango da saioa (7); jokatu zuten saioa (7); kolpe saioa (14); kolpe saioa egin (6); lan saioa (66); lan saioa egingo (6); laugarren saioa (14); lehen saioa (100); lehen saioa egin (7); lehenengo saioa (11); marka saioa (14); marka saioa egingo (7); musika saioa (7)
prestaketa saioa (10); saioa amaitu (17); saioa amaituta (10); saioa atzeratzea (6); saioa bukatu (11); saioa egin (118); saioa egin du (9); saioa egin zuten (28); saioa egingo (39); saioa egingo dute (17); saioa egitea (6); saioa egiten (21); saioa eten (6); saioa hasi (34); saioa hasi aurretik (9); saioa izan (40); saioa izan zen (14); saioa izango (32); saioa izango da (19); saioa jokatu (25); saioa jokatu zen (7); saioa jokatu zuten (12); saioa jokatuko (34); saioa jokatuko da (15); saioa jokatuko dute (18); saioa salatu (8)
atzoko saioak (10); auzi saioak (15); azken saioak (8); bertso saioak (24); bi saioak (12); egindako saioak (6); eginiko saioak (6); egiteko saioak (7); entrenamendu saioak (19); izango dira saioak (6); kolpe saioak (6); korrika saioak (6); lan saioak (29); lehen saioak (11); musika saioak (7)
saioak antolatzen (6); saioak egin (31); saioak egitea (6); saioak egiteko (6); saioak egiten (33); saioak hasi (6); saioak iraun (6); saioak izan (18); saioak izan ziren (7); saioak izango (6); saioak jokatu (6); saioak jokatuko (7); saioak porrot egin (11)
ahozko saioan (9); arratsaldeko saioan (14); asteazkeneko lan saioan (6); atzoko lan saioan (19); atzoko saioan (66); aurreko saioan (8); auzi saioan (30); azken saioan (29); bigarren saioan (23); biharko saioan (6)
egindako saioan (6); eginiko saioan (10); entrenamendu saioan (11); gaurko saioan (18); goizeko saioan (18); hirugarren saioan (10); hurrengo saioan (11)
igandeko saioan (7); inbestidura saioan (38); kontrol saioan (6); lan saioan (74); laugarren saioan (6); lehen lan saioan (6); lehen saioan (44)
osteguneko lan saioan (10); punto saioan (7)
saioan egindako (8); saioan izan (8); saioan izan zen (6)
atzoko lan saioaren (10); auzi saioaren (11); estatu kolpe saioaren (8); kolpe saioaren (8); lan saioaren (27); lan saioaren ondoren (17); saioaren amaieran (14); saioaren bukaeran (6); saioaren ondoren (30); saioaren ostean (22)
biharko saioari (11); biharko saioari begira (9); saioari begira (14); saioari dagokionez (10); saioari ekin (6)
entzunezko saioen (12); entzunezko saioen nazioarteko (10); ikus entzunezko saioen (12)
asteko lan saioetan (6); aurreko saioetan (7); azken saioetan (7); bertso saioetan (12); bi saioetan (14); egindako saioetan (7); entrenamendu saioetan (29); hiru saioetan (7); lan saioetan (31); saioetan parte hartu (6)
inbestidura saioko (7); saioko bertsoa (10); saioko probak (10); saioko probak jardunaldi (8); saioko puntuazioa (6)
saioren ondoren (6)
saiorik onena (8)
bi saiotan (11); hiru saiotan (7)
saiotzat jo (6)