Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neure lotsagarri baitakuskit hogei mila gizon hortxe heriotzara bidean, ospe-kontu fantasia hutsezko bategatik, oheak bailiran beren hilobiak, osteak hartzeko aski zabal ez den sailtxo batengatik borrokan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 240. orr.
Halabeharrez, derrigor erein behar balitz ere, gutxienez, bezperatik sailtxo bat bederen hasi ereiten, horrela segidako lana izan dadin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 219. orr.
Lur-sailtxo bat erosteko asmoz bazabiltzate, eta bi lerro zuzen besterik ez badituzue, hobe bertan behera uztea kontua, ez duzue lortuko eta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.
Noizbehinka, gure almendrondo sailtxoaren aurrean gelditu eta sineskeriazko zoramenez begiratzen nien. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.