Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sailkatzaile 1 izond sailkatzen duena.

Espezie botanikoen taula sailkatzaile bat enuntziatuek osatzen dute, ez da esaldiez osatua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Kanpai ere ez zen kanpaia, txapak txaparen kontra jotzean ateratzen zuen metal xaxtar baten zintzarri hots lehor hura, gure belarri sailkatzaileentzat apur bat arrotz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Bellek ez du artelanaren zentzu sailkatzailea kontuan hartzen, aztertzailea baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 233. orr.

Hemen soilik irizpide sailkatzaileak esango digu gauza bat artelana den ala ez, eta hori askotan artetik at dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 236. orr.

Horra hor, beraz, Aristotelesen kategoriak edo kontzeptu sailkatzaileak: substantzia, (nolako) tasuna, erlazioa...  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

• 2 iz sailkatzen duen pertsona.

Thuletik etorritako jendeari irakurzaletasuna erantsi nahi dion komitea sailkatzaile eta disekatzailez beteta dago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Enkanteko sailkatzaileak haztegiz haztegi zebiltzan, arrantzan, kirten laburreko sareak eskuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Nolatan Linnaeus eta Adansonen moduko sailkatzaile batzuk birmoldatu eta erabili zuten hizkuntza unibertsal, artifizial eta perfektu baten ideia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Hor sailkatzaile bakoitzaren definizioa eta irizpidea ikusi beharko lirateke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 260. orr.

Familian egon izan zen diru bakarra aitak posta-bulego nagusian posta-sailkatzaile zeukan lanpostutik astero etxera ekarri ohi zuen soldatakoa baizik ez zen izan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.

Fawkesi eta Kapela Sailkatzaileari isekaz begiratu eta pauso batzuk urrundu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.

3 sailkatzen duen gauza.

Aristoteles izatea ulertzeko eta esateko modu desberdinak sailkatzen saiatzen da, eta Kategoriak izeneko testuan proposatzen digu sailkatzaile orokor (ezin orokorrago) horien zerrenda.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus