Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artista sailkaezina, urratzailea, librea eta harrigarria. Berria - Kultura 2006-02-03
Orduz geroztik, ibilbide sailkaezina egin du Vegak. Berria - Kultura 2004-12-05
Hasieran ez nuen ezer ikusi edo sentitu, edo hobeto esanda, soinu urrun eta sailkaezin bat besterik ez nuen atzeman. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 113. orr.
Body snatchers, Don Siegelen zientzia fikziozko film arrakastatsuaren remake-a egin zuen; eta jarraian, berriz, The addiction, banpiro film sailkaezina. Berria - Harian 2005-09-15
90eko hamarkadaren bigarren zatian brit-poparen multzoan sartu bazuten ere, Super Furry Animalsek etiketak gainditzen dituen pop koktel bitxi, haluzinagarri eta sailkaezina egin du bere musikaren oinarria. Berria - Kultura 2006-02-09
Halaber, sailkaezina gertatzen da [mintzaira] giza gertaeren inongo kategoriatan, bere unitatea desegiten eta argitzen jakin ez dugulako. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.