Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sailka eta goraka, beheko arroetatik malkarrotan gora xurituz, loratuz joan ohi da udaberri parean elorria. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 196. orr.
Han daude oro sailka eta bereiz gorderik, bakoitza bere atetik sartuta: argi, margo eta gorputz itxurak begien bidez; soinu mota oro belarriz; usain oro sudur zuloz; dastagarri oro ahoz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.
Dena sailka banatua zeukan kaxoi eta armairuetan: galtzerdi grisak hemen, horiak hor; gorbatak txartelekin, jakak eta trajeak katalogaturik, nahaste nabarmenik ez egiteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.
Huna beraz emaitzak sailka:[...]. Herria 2004-09-02
Bizidunak hiru taldetan sailka daitezke; ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak. Berria - Gaiak 2006-04-16
Jendea sailka biltzen zitzaion, eta elkarri txanda hartu behar izaten zioten. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 47. orr.
Sailka dago antolatuta unibertsitatea, bai gurea bai inguruko gehienak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 153. orr.
So egin dio euskararen erakaskuntzaren errealitateari bai sailka (lehen maila, bigarrena) bai guneka xeheki aztertuz. Herria 2005-07-21
Berriako erredakzioaren funtzionamendu orokorraren berri asteartean jasoko dute, eta ostegunean eta ostiralean sailka ezagutuko dute eguneroko lana, bertatik bertara. Berria - Euskal Herria 2004-02-15