Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerrikoa askatu dio, eta alkandora jasoz, saihetsalde txuria milikatu du, lege zahar batek odolari behin eta berriro lur horretara itzultzea aginduko bailion. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 325. orr.
Arnasestuka, saihets aldean min zorrotz bat zuela, Harry ez zen gelditu harrizko txirristara iritsi zen arte. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 230. orr.
Ezker eskua, ordea, luze erortzen zen, saihetsaldean behera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.
Etxeko korridorean berean aztertu zuen erizainari aditua nion besoak eta saihetsaldea baizik ez zituela hunkiturik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.
Saihetsaldean hartu zuen kolpea, arnasa hartzeko arazoak ere izan zituen une batez. Berria - Kirola 2004-11-30
Medikuak ezker saihetsaldea minbera eta arnasa hartzeko arazoren bat topatu zizkion Barriolari. Berria - Kirola 2004-11-28
Saihets aldera etzanik, zauria ireki egin zitzaion, eta odoletan hasi. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 37. orr.
Etzan zutenerako, soin osora hedatua zen saihetsaldeko inguru gorria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.
Saihetsaldeko kolpeak ere ez dit jada min asko ematen, eta ostegunerako ongi egongo da. Berria - Kirola 2004-12-01
Fraideek, ordenazaleak izaki, elizaren atzealdean eta saihetsaldean lerroz lerro jarri zituzten gereziondoak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.