Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Annettek, esku banatan, bi erretilu zekartzan, labean erretako patataz betea bata eta sagar-konpotaz bestea; amak, berriz, saiheskia zekarren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 14. orr.
Urdai gizena ezezik, zerri odolkiak, saiheskiak, hezurkiak, azarekin nahasita, neguko eltzekorik gutiziatuenak genituen oraintsu arte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
Saiheskiak ebaki zituen bere lagun Taboureau andrearentzat, bere neskamea bidali baitzuen urdaitegira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.
Saiheskiak bildu eta esku motelez pisatzen zituen bitartean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.
Inoiz ezin jakin idi txuletak edo guraso baten saiheskiak jaten ari garen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.
Gelditzen zaizu saiheski ogi-arrautzeztaturik, Quenu andrea? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 107. orr.
Libra bat saiheski, esan zuen, Mansion House-rako. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 187. orr.
Ganibet mehe batez, txerri baten saiheski multzo batetik hiru bereizi zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.
Ganibet luzea trebe maneiatzen zuen, saiheski puska batendako kalte-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.
Lisak saiheski urdaia marmolezko apal txikian jarri zuen txukun, salmahaiaren muturrean. · Leihotik saiheski erre usaina dator. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.
Txerri-saiheskia ekarri dut, ofertan zegoen eta. Pako Aristi «Note book», 2005 - 140. orr.
Lisak jaramon egin behar izan zion libra bat txerri saiheski ozpinetako pepinoekin erostera etorritako andre bati. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.
Primeran pasatu nuen, lehengusuekin etxoletan, baina ez ditut maite zerri-saiheskiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.
Orain, txahal-saiheski erdia ahiarekin eta platera adinako vatrushkak jaten dituk; bestela, txuletak boilurrekin izango hituen janari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.
Hartu aharikia -esan zion Txitxikovi-, ahari-saiheskia da, artobeltz-ahiarekin! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 149. orr.