Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenengo saialdian huts egin zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 169. orr.
Telefonoz eginiko saialdia ere alferrikakoa suertatu zitzaion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 207. orr.
Erraza izango zelakoan nengoen, baina sei edo zazpi saialdi behar izan nituen doinu egokia aurkitzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.
Itzarri zenean beste saialdi bat egin zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.
Entseguen, saialdien, hutsegiteen eta berriz hastearen desordena "bizia". Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 88. orr.
Harritzar hura gurdi gainean ipintzeko ahaleginetan zebiltzala, saialdietako batean, harria langileetako baten gainera erori zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.
Edozelan ere, ez dut egin hari deitzeko saialdirik. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.
Adimenaren adigai huts haiek esperientziatik eratortzeko eta beraiei jatorri enpiriko soila egozteko saialdi guztiak erabat hutsalak eta alferrikakoak dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 85. orr.
Arrazoimen hutsak arimaren adigaitik abiatuta arimaren substantziatasuna, batasuna eta hilezkortasuna inferitzeko egiten duen saialdiak inferentzia okerren sistema bat sortzen du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.
Mishrod Guvamombe epailearen arabera, «akusatuaren ekintzek arma erosketa saialdia agerian uzten» dute. Berria - Mundua 2004-08-28