Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goitik behera berridazten ari naiz Magiaren Historiaz egin nuen saiakera osoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.
Burutazio ergel bat izan nuelakoan, kontua bertan behera uzteko prest nengoen, baina azkeneko saiakera bat egitea otu zitzaidan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 173. orr.
Julia Kristevak bere saiakera labur batean Dostoievskiren pertsonaia batek ahoskatutako hitzak gogorarazten dizkigu: [...]. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 171. orr.
Liburu honetako artikulu bakoitza saiakera labur bat da bere horretan. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.
Pascal Quignard-en liburuak, adibidez, nobelak dira? saiakerak? poesia? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.
Saiakera horretan, hain zuzen, ezaugarri hau jartzen du zinemaren eta irudikapenean oinarritzen diren gainerako arteen bereizgarri gisa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.
Freud-ek eman zigun Totem eta Tabu saiakeran "aita primordiala"ren kontakizun mitikoa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 45. orr.
La Réalité figurative (1965) bilduman jasotzen diren saiakera batzuetan, espazio irudikatua, ikuspenaren aldetik eta haren geometriarenetik ez ezik, [...] ikuspuntu zabalago batetik ere aztertzea proposatzen du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 205. orr.
Bertsolaritzaren gaineko hogeita bi saiakera laburren bilduma. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 8. orr.
Berak fikzioak asmatu nahi zituen, istorioak idatzi, ez saiakera moduko haiek. «Kuskue tanden», 2004 - 98. orr.
Obra honetan, Jean-Louis Davant euskaltzale-abertzaleak biltzen ditu kazeta desberdinetan agertu dituen artikulu andana bat, baita saiakera, olerki eta pastoral zatiak. Herria 2004-05-06
Saiakera beste genero bat da, erudizioarekin zerikusia duena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 365. orr.
Sarritan eduki dut saiakera egiteko tentazioa, baina konturatzen naiz, komunikatzeko, hau da, jendearengana heltzeko, errazagoa dela nobelarekin lortzea saiakerarekin baino. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.
Egia da, saiakera egiten duten emakumeen kopurua txikia dela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.
Saiakera landu zuen (Vida de D. Quijote y Sancho); olerkiak idatzi zituen (Poesías, El Cristo de Velázquez); antzerkia sortu (Fedra) eta eleberriak plazaratu (La agonía del cristianismo, Niebla, El sentimiento trágico de la vida, etab.). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 320. orr.
Saiakera eta polemika bereziki landu bazituen ere, nobelagintzari eta ikerketari ere leku egin zien bere jardunean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.
Niri gogoetaz betetako narratiba duk gero eta gehiago gustatzen zaidana, edo saiakera, edo biografia nobelatuak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 70. orr.
Idazle batek gai jakin baten inguruan ikerketa eta azterketa lan handia egiten duenean, zergatik jo nobelara eta ez saiakerara? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.
Beraz, beharturik nago, nolabait esatearren, nobela bakoitza saiakera lan batekin bikoiztera. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 12. orr.
Jon Sarasuak eremu askotako lurrak goldetu izan ditu bere saiakera-testuekin. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 106. orr.
Crónicas post-industriales (Bartzelona, 2000) saiakera-liburu bitxian aipatzen duen bezala: [...]. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 176. orr.
Aurtengo Espasa Saiakera Saria. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 58. orr.
Ezkondu orduko, Wildek alde batera utzi zuen poesia-lana, eta kontakizun laburrak, haurrentzako ipuinak eta kazetetarako kritika-saiakerak idazten hasi zen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 11. orr.
Urduritasuna baztertzeko saiakera egin eta botilen barrura emeki-emeki airea botatzen hasi zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.
Laugarren saiakeran ere porrot egin ondoren, taldea bosgarren tribura heldu zen. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 13. orr.
Eta saiakerak ez ezik, azken bururaino eramandako ihesak ere bai, izan dira. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 73. orr.
Lucyk hiru egunez eutsi die tinko berari zerbait ateratzeko egin ditugun saiakerei. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 216. orr.
Ezpata koskatu eta hautsia zegoen, azken saiakera etsian arroka altzairuaz zeharkatzen saiatu izan balitz bezala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 66. orr.
Guilherme Vitulok egin zuena, portugaldarrak erdeinuz hartu baino areago, beste egoera batean eta beste hitz batzuekin Deabruak egin zuen saiakera deitoragarria errepikatzea izan zelako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 186. orr.
-Orain arte, entzun nahi ez baduzu ere, saiakera guztiak saboteatzea lortu dugu. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 213. orr.
Saiakera eta esperientzia asko egin izan dira, batzuetan irakasleek bakarka eramanak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 43. orr.
Martak, bere neurrien barruan abegikor izaten saiatu arren, gozotasunik ez zuen irribarre saiakera haietako bat egin eta kanpoko ateko kisketa bikoitza itxi zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.
Zerbitzu sekretuek disidente errepublikanoen bi atentatu saiakera zapuztu zituztela dio txostenak. Berria - Mundua 2006-02-25
atentatu saiakera (3); azken saiakera (10); bigarren saiakera (3)
egin zuen saiakera (3); egindako saiakera (3); egiteko saiakera (4); egiteko saiakera egin (3); hainbat saiakera egin (3); hilketa saiakera (5); hiru saiakera nagusiak (3)
idatzitako saiakera (4); ihesaldi saiakera (5); izeneko saiakera (6); juan zelaia saiakera (8); lehen saiakera (5); lehenengo saiakera (3); miguel unamuno saiakera (5); nobela eta saiakera (3)
saiakera antzua (3); saiakera arloko (4); saiakera bat egin (4); saiakera egilea (4); saiakera egin (28); saiakera egin zuen (4); saiakera egin zuten (4); saiakera egingo (9); saiakera egiteko (5); saiakera egiten (4); saiakera guztiak antzuak (3); saiakera labur (4); saiakera liburu (3); saiakera liburua (6); saiakera liburuan (3); saiakera nagusiak (3); saiakera saria (12); saiakera sarian (4); saiakera ugari (4); sartzeko saiakera (3)