Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahas-mahas zegoen dena hor: astigarrak, madariondoak, sahats txikiak, urki gazteak, izeiak, otsaihena otsalizarretan kiribildurik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.
Sahats zaharrek, itxuragabe bezain xarmagarri, ur-ertzean batzuk eta uretan bertan beste batzuk, beherantz makurturik zeuzkaten adarrak eta hostoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.
Urrutiratzen ikusi duzu, sahats abaildu baten lerdentasunaz. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 76. orr.
Belardia bezala haziko dira, ibai ondoko sahatsa bezala. Elizen arteko biblia Is 44,4
Zuhaitz airosa da sahatsa; arin hazten da, ez agudo bakarrik, baita arinkeriarik gabeko airosidade lirain eta garbozkoan ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.
Duintasunez, askatasunez, loratu zaigun sahatsa gure eskuan ez da ageri, bestek besoan daratza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 207. orr.
Erleak babesteko, Erramu egunean bedeinkatutako sahatsezko gurutzea ipintzen da erlauntzean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 229. orr.
Zuloz josiriko sahats-enbor zahar bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Sahats adarño edo makila bat lur umel samarrean sartzea nahikoa, zuztarrak agudo bota eta itsasteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.
sahats zurez eginiko gurutzea zuten hilobiak ikusi nituen, baita hezetasunagatik, sahats arbola bihurturiko hilobiak ere. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.
Sahats-makilatxo batekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.
Harryk sahats jotzailea ikusi zuen urrutian, adar batzuk euskarrien gainean lotuta zituela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.
Zumadi sarriek latz egiten dute itsasertza, zeinetan makal baso zabal naroak aurkitzen baitziren, gehiago lehen orain baino, han-hemenka haltz eta sahats sailez banatuta. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
sahats jotzailea (11); sahats jotzailearen (8)