Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Saguzarrak leku epel samarrak bilatzen ditu negua pasatzeko; buruz behera esekita jartzen da, ahalik eta kuxkurtuen eta hegaletan bil-bil eginda. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 105. orr.
Saguzarrak oinak gorantz dituela egiten du lo, zerua gainera eror balekio eusteko ahalegin guztiak egiteko asmoz... J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 130. orr.
Ohean zegoen izaki txikiak saguzarrak bezalako belarri handiak zituen. Saguzarren aldrak agertu ziren, dozenaka, ehunka agian, ilunabarreko argitan hegaldi nahaspilatsuan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.
Tardarida saguzarren koloniak izugarriak izaten dira garai honetan, sinestezina badirudi ere, kalkulatu da 100.000.000 saguzar eme ume egiteko elkar daitezkeela Texasko bost leizetan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 95. orr.
Saguzarrek txui, txui, txui egiten zuten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 78. orr.
Nork ez du umetan zigarro piztu bat sartu saguzar baten ahoan? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 39. orr.
Georgek behin betaurrekoak hautsi zituen neskekin hizketan ari zela; alde egin behar izan zuen, saguzar bat bezain itsu. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 102. orr.
Beste gizaldi batetik iritsitako ahots batek hitz egiten zuela zirudien gotzain ospetsu hura bera, saguzarra baino zaharragoa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 209. orr.
Esaten zuen bere lanera joaten zela, baina gelan sartuta egoten zen, saguzar bat bezala, inork jakin gabe. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.
Oso mesedegarria izan da hura inguruan hegaldaka ibiltzea saguzar handi bat bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 260. orr.
Batzuk buruz behera zeuden itsatsita eta bertan ageri ziren boxeolariek pertxa batetik zintzilik jarritako saguzar erraldoien antza zuten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.
Emeak gauez ehizara joaten dira, saguzar saldo izugarrietan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 96. orr.
Dobbyk eskuez estali zituen bere saguzar-belarriak, kexu mintzatuz: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 20. orr.
Erakusleiho batzuetan saguzar-barez eta aingira-begiz beteriko upelak zeuden. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 69. orr.
Gorroto diat saguzar konplexua, ezta after-hour-etako bezero finenak izango bagina ere! Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 9. orr.
Hormetariko batean erreprodukzio kaskar bat zegoen, emakume gazte baten marrazkia ageri zuena, hegal eta guzti, banpiro-saguzar bat antzo. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.
saguzar handi (3)