Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta artasoroak, baratzeak, sagastiak, basoak, urruneko mendiak, haiek ere berdeak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Etxe gibeleko sagastian, bazagok txabola moduko bat. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.
Sagasti zaindu gabe bat, erlauntza multzo bat bertan behera utzia, etxola bat basoan astigar-ziropa distilatzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.
Sagasti eder bat oroitzen dut, aspaldiko partez berriro ikusi nahiko nukeena. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 54. orr.
Eguzkia ezkutatzen ari zen sagastietan, eta Joanesi sagar bat iruditu zitzaion eguzkia, sagar handi, gorri eta umoa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 71. orr.
Aziendak, sagasti pare bat, mizpira-sagasti txiki bat, fruta-arbola dezente, udare nahiz piku, barruti ugari, belaze ordeka paper-fabrikak kendua, soro sorta bat, baratza, borda eta dolarea, upel batzuk eta aitajauna errementari izan zeneko seinaleak ezkaratzean... Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 21. orr.