Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sagardozale iz sagardoaren zalea den pertsona.
Emeterio, umore handiko gizona omen zen, batere ez elizkoia, gaztetan behintzat, eta sagardozale amorratua. Berria - Kultura 2004-04-07
Sagardozale profesionalak, aldiz, hamaiketarako ohean behar. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.
Epaile, sagardozale famatu Manuel Mari izan omen zen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 36. orr.
Hegoaldearentzat ez dugu xehetasunik: badakigu hor, denbora batez, sagardozaleek bereziki gostukoa zutela birla edo txirloa, han dioten bezala. Herria 2004-10-14