Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sagardotegi 1 iz sagardoa egiten, edaten eta saltzen den etxea edo denda.

Hogei bertsolari agertu zirela oholtzan, eta horietako askok estreinakoz zapaltzen zutela antzoki baten oholtza, plaza eta sagardotegia baitziren ordu arteko bertso leku ohikoak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.

Igandetan, mezaren ondoren, baserritarrak, jaiegunetako jantziekin, jaka lepoan, sagardotegian eta pilotalekuan elkartzen ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

Aratsean aldiz, Zubietako Araeta sagardotegi mukurru bete batean (400 jende inguru), bertze bertsulari batzuk dute kantatu, sagarnoak berotutako giro alaian.  Herria   2004-01-29

Ahoz ari zenak sagardotegiko kupelaren jiran totelduko zuen bere kanta-saioa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 107. orr.

Bost sagardogile biltzen ditu elkarte horrek, Begiristain bera, eta Lekarozko Larraldea, Berueteko Txasenekoborda eta Behetxonea eta Lekunberriko Toki-Alai sagardotegietako nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Sagardotegiko menua ere badute, baina guk karta eskatu dugu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 203. orr.

Nik belarri gainean matxetea ikusten nion, sagardotegirako txuletoiak mozteko erabiltzen diren ikaragarri horietako bat.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 70. orr.

Konporta-aldeko sagardotegi zahar ilun batean gertatu nintzen, Donostiako Antiguan, igande arratsalde batez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondotik sagardotegi afaria Ttotte ostatuan.  Herria   2003-08-07

Sagardotegi sasoia Nafarroan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Sagardotegi itxura eman nahi izan diote tabernari, erdi-erdian upel artifizial bat jarrita eta bertsolari ezagunen bertsoak paretetan idatzita.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.

Sagardotegi garaia pil-pilean dago.  Berria - Kirola   2004-02-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sagardotegi afaria (3)

egi luze sagardotegian (3); petritegi sagardotegian (3); rezola sagardotegian (3); zubietako araeta sagardotegian (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus