Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sagardogile iz sagardoa egiten duen pertsona.
Iragan ostegunean sagar ekoizleak eta sagardogileak batzartu ziren Hondarribian, ordaindu beharreko prezioa zehazteko. Berria - Ekonomia 2004-09-26
Gipuzkoako sagardogileen elkarteak tona bakoitzeko 223 euro ordaintzea proposatu zuen, baina ekoizleen haserrea piztu zuen. Berria - Ekonomia 2004-09-26
Bost sagardogile biltzen ditu elkarte horrek. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Euskal tradizioan, Mari jainkosa sagardogile aparta da. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 47. orr.