Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuetan, sagardo gehiegi edaten genuen, Sebastianek berak ere bai. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Tabernetan ardoa edaten zuten sagardoaren ordez. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.
Hain du gogokoa sagardoa! -erantsi zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 65. orr.
Zituen basorik onenetan ekarri zuen sagardoa Bain andreak eta berak egindako intxaur-galletak zerbitzatu zituen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.
Atera sagardoa iturri-askatik, banatu ogia eta gazta, eta otordua egiten genuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Barrikote bati ziria kendu, eta Martintxok nahi beste sagardo edan ahal izan zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.
Denverrek sagardo pixka bat berotzea sujeritzen dio, burua estutzen duen bitartean zerbait egiteko edo esateko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 171. orr.
XIV. mende hasieran, Lapurditik ateratako ardo eta sagardoen gaineko zergak kobratzen saiatu zen Baiona. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 99. orr.
Sagardoaren lurraldean sagardoaren kultura sustatzeko sortu zen Sagarrondotik elkartea. Berria - Kultura 2006-03-09
Sagardo ona emateko gai diren sagarrak, barneko harrik gabeak gainera. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 122. orr.
Sagardo berriak gorputz gehiago eta fruitu helduen aroma duela esan zuen atzo Sagardun Partzuergoko idazkari Joxe Angel Goñik. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
-Ogi lizundua, sagardo mindua, olio zaharra eta ahuntz zahagiko ardoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 115. orr.
Kobazulo barruan sagardo zoragarria zena kanpoan ozpin bihurtua baitzen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.
Hantxe, izeba-osaben etxean, ikasi nuen nik, kategoriko sagardoa eta halamoduko pitarra ez zirela gauza bera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.
Alexek botila bat sagardo hartu zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 227. orr.
Makina bat botila sagardo hustu genian han garai batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 82. orr.
Bere burua salbu ikusita, ostutako barrikote hartatik tragoxka bat sagardo edan nahi izan zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.
Kokotsa bastoi lodi baten bolizko eskutokian bermaturik, pitxer bete sagardo aurrean zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.
Ahotik halako hats higuingarria isurtzen hasi nintzen, upel bat sagardo edan izan banu bezalaxe. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.
Baso bat sagardo jaso zuen, eta ezpainetara hurbildu. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 198. orr.
Nafarroako Sagardo Egileen Elkarteak 150.000 litro sagardo banatuko ditu aurtengo denboraldian. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Ostatariak afaria eta botila-ardo eta -sagardo mordo bat ekarri zituen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.
Basoa bete sagardo irensten ari zen senarrari. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 125. orr.
Herri askotan egin ohi den ardo, txakolin edo sagardo festa horietako bat. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.
Gaurko saio osagarrietan, sagardo dastaketa izanen da 18:00etan, Larraona ikastetxean. Berria - Euskal Herria 2004-07-22
Han bertan, sagardo dastatzea eta otorduak egin ahal izango dituzte. Berria - Kultura 2006-03-09
Sagardo usaina ere ez zen falta izaten gure inguruetan, tarteka nabarmen, etxazpi ilunetatik itzuria. Txillardegi «Putzu», 1999 - 48. orr.
Pete Bovey, lanbidez teilatu-lastoztatzailea, eta sagardo edale fina. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.
Atseginez irribarre egiten zion eskuetan zuen sagardo-basoari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.
Ohizko ogia eta gazta ez ezik sagardo botilak ere eramaten zituen berak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Ur eta sagardo botilak zeuden, eta zenbait edalontzi. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 195. orr.
Sagardo mustioa egin bear danean, etzaio urik botatzen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.
Sagardo Egunean, adibidez, ehun pertsona inguru bildu ginen. Berria - Harian 2005-03-13
· Sagardo huts tanta bat, apartsua eta gozoa, Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.
-Julian, ba al zatoz sagardo bat edatera? -nire aitak berehala. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 169. orr.
sagardo berria (3); sagardo berriaren (3); sagardo botila (10); sagardo dastaketa (4); sagardo dastatzea (3); sagardo edan (3); sagardo eguna (4); sagardo festa (4)