Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sadomasokista izond 1 batera sadikoa eta masokista dena.
Niri inoiz ez litzaidake gogoratuko saio sadomasokista bat finantza-aktiboei buruzko araudi berri baten mozorropean aurkeztea. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 38. orr.
Dominatrix-bota luze parea baino ez zaio falta eszena sadomasokista borobiltzeko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 23. orr.
2 (izen gisa)
Ni primeran identifikatzen nintzen sadomasokistaren rolarekin. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 31. orr.