Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sadismoa sadismoa da, eta masokismoa masokismoa: ba al dute ba beste izenik zentzugabekeria horiek guztiek? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 130. orr.
Idazlea hil bezain pronto sortu zen elezaharra, sortu ziren elezaharrak, Poeren bizitzak bezala obrak ere eskaintzen dituen gaietatik abiatuta: sadismoa, nekrofilia, intzestoa, droga. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.
Goiz argira ulertzen dut tortura gelaren ondoan nizela: ene torturazaleen sadismoak ene gizonen martirioan parte hartu behar dutala erabaki zuen. adierazi zuen Abu Graiben gertatutakoa ez zela goi karguek agindutako zerbait, «gaueko txandaren sadismoa» baizik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 119. orr.
Aingerukeria eta sadismoa pozik daude indarkeriaren gaiztoaz kalakari, zauria benetan sendatzen ahalegindu barik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.
Hasieran, "sadismo" hitzaren lehen adiera, besteen minaren bidez lortzen den atsegin eta kitzikapen sexuala zen, baina gero hitzaren esanahia zabalduz joan zen, eta orain sadismoa besteen oinazea eragin eta horretan poz hartzea ere bada. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.
Aporian zetzan sistemaren sadismo haren mukurua: errespetu eza zekarren errespetuak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 95. orr.
Alderdi sadiko bat dudala iruditzen zait, ez sadismo fisikoa, oso light ez bada behinik behin, norbaiti arnasa estutu nahi eta haren aurpegiaren gainean esertzen naizenean bezala, horrelako gauzak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.
Daniel Dergik Espainiako Gobernuaren «sadismo politikoa» salatu du Askoz ere interesgarriagoa iruditzen zait, ordea, nire sadismo psikologikoa, eta batez ere harrapakinak hautatzeko dudan begi zorrotza, kasu ederra naiz aztertzaileentzat. Berria - Euskal Herria 2004-12-31
Saldu gintuen salataria zen Gagni hori: [...] salataria kalte egitearren, sadismo kirolezkoz, ehizara doanak piztia askea eraisten duen bezala. Osaba horrek abantaila bakarra zuen: bidea ematen zidan nire sadismo espezializatuan trebatzeko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.
Kasu batzuetan sadismo soilarengatik. Berria - Mundua 2004-09-11
Evak ez zuen sagarra jateko inolako asmorik, baina horretara behartu zuen suge gizen batek, bat-bateko bezain azalpenik gabeko sadismo-krisi batek jo ondoan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 164. orr.
Boa sentitzen nintzen, iaioa naiz ni sadismo-kontuetan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.