Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Enkontrua"n, eskolara piper eginiko umeak pederasta sadiko bat aurkitzen du. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 69. orr.
Ez da lekuko zentzuduna, azti sadiko eta erdi eroa baizik: denari eransten dio ukitu deabruzkoa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.
Francesco tirano sadiko eta erasokorra bihurtu zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.
Neska geldi geratu da, erruki eske, han dago, larri, babesgabe, bere borreroen asmo sadikoen menpe. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 49. orr.
Arerioaren irratiek irato egin gintuzten ia-ia, Gernikako sarraski sadikoari buruzko berrien berriez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.
Arratoiaren irri sadikoa erakutsi behar nion munduari. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 92. orr.
Itsasoa ikusten dudanero oroitzen dut gela hartako hormapaperean margoturik zeuden arraintxoen irribarre sadikoa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 79. orr.
Iazko urria eta abendua bitartean Abu Ghraib presondegian arrazoirik gabeko tratu txar sadiko eta bortitz ugari egin ziren. Berria - Mundua 2004-05-04
Baina Sade "sadikoa" izan al zen benetan? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.
Alderdi sadiko bat dudala iruditzen zait, ez sadismo fisikoa, oso light ez bada behinik behin, norbaiti arnasa estutu nahi eta haren aurpegiaren gainean esertzen naizenean bezala, horrelako gauzak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.
-Sadiko hutsa haiz -esaten zidan arrebak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.
Sadikoa baino are gutxiago naiz masokista. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.
Nik uste, natura, jakintsua baino gehiago, sadikoa dela. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 26. orr.
Ohi baino sadikoago ote zegoen? Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.
-Sadiko edo maniako batek ez zekinat, putakume batek seguru. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.
Ugari baitira geurean, soilik emaztea traste pasibo gisa erabiliz bizirik sentitzen diren sadikoak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.
Une horretan sartzen da jefea, sadikoen larruzko arropaz jantzita, zakila gorri eta zut agerian geratzen zaiola, zigorra eskuan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.
Ez zen ordua enetako sadiko edo serial-killer baten aztaparretara erortzeko! Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.