Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Hasieran, Yumimoto konpainia saboteatu nahi zenuela uste nuen. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 154. orr.
-Orain arte, entzun nahi ez baduzu ere, saiakera guztiak saboteatzea lortu dugu, eta horretan jarraitzen dugu. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 213. orr.
Ilia Shabaldin jeneralak gerrillari txetxeniarrak «bozak saboteatzeko» erasoak egiteko asmoa dutela adierazi zuen. Berria - Mundua 2004-07-14
Ondorioa argia da: era honetako su-eten batekin, prozesua kanpotik saboteatzen saiatuz gero, garesti ordain dezakeela badaki. AEBek ez dute inoiz Europa baturik nahi izan, saboteatu egin nahi izan dute aukera hori. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
Harryk ez zeukan ahaztuta Ravenclawen aurkako partidan bera saboteatzeko Malfoyk egindako ahalegina. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 245. orr.
Isil zaitez, presidentea saboteatzen ari zara-eta. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 119. orr.
Azkenean, nire sedan berde saboteatuaren gainean hasten gara berriro hizketan, eta esaten dit motorra eta erregai-hodiak garbitzen hastekotan dela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.