Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sabindar1 1 izlag Sabino Aranari dagokiona; Sabino Aranaren jarraitzailea.

Badakigu euskal nazionalismoaren hazia erein zuen gizona, Sabin Arana Goiri, gazterik hil zela, 1903an eta, geroztik, anitz gorabehera jasan duela sabindar alderdiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 125. orr.

Nafarroako eta Arabako hautesleak, egia erran, urrun ziren oraino sabindarren iritzietarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 126. orr.

Miretsiko zuen Lauaxetaren sakrifizioa bere bi fedeen aldarean, baina "ni Euzkadirentzat eta Euzkadi Jainkoarentzat" formula sabindarra ez zen jada bere fedearen egitura oinarrizkoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 27. orr.

Aitzolek, [...] Engrazio Aranzadik (Kizkitza) ulertzen zuen moduko ikuspegi sabindarraren euskal kultura eta pentsamendua zabaltzen jardun zuen Hernanin frankistek fusilatu zuten arte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 320. orr.

Euskal Herriko tradizio onomastikoak aztertu zituen: katolikoa, erromantikoa, sabindarra, iraultzailea...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 204. orr.

Bata, bizkaitarra nabarmenki hizkerari zegokionez (bere euskarak zalantzarik gabe salatzen baizuen), "bizkaitarra" ere bazen (sabindarra politikaz, alegia).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 371. orr.

2 post-sabindar sabindar ideologiaren ondokoa.

ETA beste zerbait erradikalki diferentea zen, zerbait post-sabindarra, post-komunista, post-kristaua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 31. orr.

Gaurko hizkuntzan, lehen ETA hura post-sabindarra zen eta zentzu zabalean ia post-nazionalista ere bai.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus