Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sabelpea inarrosten zuen dolorez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.
Sabelpea garbitu behar izaten zion. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 240. orr.
Sabelpean eta barrabiletan ostikoak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 70. orr.
Bere liztuaren zaporeak blaitu zidan ahosabaia, nire sabelpea asaldaraziz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.
Neskaren sabelpea ukitu zuen Goiok, mutikoen solasetan hainbeste bider imajinatu edo asmaturiko lekuen esplorazioa egiteko, baina neskak eskua apartatu zion. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 372. orr.
Goioren sabelpean eseri zen, Goioren zakila beste gordeleku heze, bigun, epel horretan sartuta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 372. orr.
Goiti eta beheiti ari zen gizonaren sabelpeko makila gorria amaren zangarteko zuloan sartzen eta ateratzen segitzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.
Baten batek ilean sartuko du lorea, eta ausartagoren batek sabelpeko ilajean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 157. orr.
Porfirik sabelpetik hartu eta kotxera eraman zuen berriro zakurkumea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 106. orr.
Hiltegi barneko arrapalaren gainaldera iritsita, beraz, ia oharkabean zeramaten ganadua, garraio-uhal bat sabelpetik pasatzen zaion lekuraino. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.
Aireko indarrak hurbildu ezinean, tankeen sabelpean dinamita, berrogeita hamabost egun eta berrogeita hamabost gau iraun zuen borrokak. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 136. orr.